« Mundua ahora | Hustu gabeko iturria »
19 kamera / Jon Arretxe / Erein, 2012
19 kamera Lurdes Imaz / Aizu!, 2013-03-01
Beste nobela beltz bat osatu du Jon Arretxek. Bilboko San Frantzisko auzoan murgiltzen gaitu 19 kamera lanean, eta oinezkoek ikusten ez duten mundua erakutsiko digu Burkina Fasotik iritsitako protagonistaren eskutik: fruta dendek, prostitutek edo miaketek ezkutatzen dutena, hain zuzen.
Toure irakaslea da nobelaren protagonista. Egoera arautu gabe duenez, denetariko lanak egin behar ditu, eta, azkenaldian, edozein arazo Afrikako magiaren bidez konpontzeko eskaintzen du bere burua. Auzoko kaleak zeharkatzen ditu, txartelak han eta hemen banatzen bezeroak lortzeko.
Txarteltxo horiek ustekabe bat baino gehiago ekarriko diote, begizkoak egin eta desegin baino, bestelako lan ugari topatuko dituelako emakume dirudun bati esker. Detektibe lanak egingo ditu auzoan, haren senarrarekin marisko bila joango da eta Operaren Lagunen Bilboko Elkartean ere abestuko du, besteak beste.
Trama paralelo horiek auzoko mundu ezkutuaren kontakizunekin nahasten dira: prostituten zorrak, talde desberdinen arteko ika-mikak, elkartasuna, tribu nagusiek Berebar tabernan egiten dituzten bilerak, eta abar.
Protagonistari egiten dizkioten lan proposamen bitxien bidez, nobela entretenigarria ehundu du Arretxek, umorea eta gordintasuna uztartuta. Ederki islatzen du, gainera, nola ikusten duen hiria etorkin batek: Bilbon urtebete eman arren, ez du Guggenheim museoaren eraikina ikusi.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez