kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Baita hondakinak ere / Iñigo Astiz / Susa, 2012

Mundua ahora Jose Luis Padron / Bilbao, 2013-03

Iñigo Astizen (Iruñea, 1985) lehendabiziko liburua, Baita hondakinak ere, Susa argitaletxeak kaleratu du.

Esperimentatzeko askatasuna baliatu du Iñigo Astizek Baita hondakinak ere poema liburuan. Hori da liburuko serie baten motibazioa, esperimentuena, eta liburuan dagoen bultzada nagusia hasieratik bukaeraraino.

Gizarteak agintzen diguna egiten dugu ia beti, salbuespenak salbuespen. Eta salbuespenak salbuespen, gizarte baldintzatzaile horren ispilu izan ohi den familiak esaten digunak ere iniziatibarik gabe uzten gaitu. Are gehiago esango nuke, botere eta politika aldetik ez da komeni guk geuk geure sormenerako eskubide eta askatasuna zer diren eta gustatzen zaizkigun gauzak nola sortu, nola bizi eta nola gozatu jakiterik. Eskemak apurtu egiten dira hala gertatuz gero. Eta ez da erraza gehiengoren gustagarri ez zarela sentitu eta horrela lasai ibiltzea.

Baina sormenak ez dauka mekanismo erregulatzaile gaiztorik, ezta muga frustratzailerik ere. Sormena sormena da, eta puntu. Eta sormen estetikoan libre izatea baino plazer handiagorik gutxi. Haurrei begiratu baino ez dago, haientzat dena da sortuz hazi, ikasi eta gozatzea: euren buruak eta besterena laztantzea, gauzak ukitzea, zerbait ahora eramatea… Haurrak txikitatik esperimentatu egiten du eskuekin, gorputzarekin, hizkuntzarekin… Bere buruarekin eta munduarekin elkarrekintzan hasten da jaiotzetik beretik, eta bere burua eta mundua deskubrituz gozatu egiten du. Hazi ahala, gizarteak nahiz kulturak baldintzatzen gaituzte, ordea.

Hori da Baita hondakinak ere poema-bildumaren irakurketak benetan piztu didan hausnarketa, transmititu didan sentimendua, alegia Iñigo Astizek ere esperimentatu egiten duela eskuekin, gorputzarekin, hizkuntzarekin. Libre. Eta Fernando Pessoak adierazitako desio poetiko batean oinarrituta, liburua lurra jaten hasten du Astizek, ahora sartu eta kosk egiten: “Lur pixka bat hartu dut etxeko baratzetik / eta harrixkak baztertuta ahoratu gero”. Ahora eramaten du Astizek mundua, baita hondakinak ere. Batez ere hondakinak. Esperimentazioa da bere hitzaren oinarri. Eta horrek ematen dio plazera. Jolas egiten du, baina jolas hori oso sakona da. Horregatik esan du, mugarik gabeko irribarrea ahoan, “poema batek bete behar duen lehenengo baldintza ni dibertitzea da”.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak