« Beti egon naizen herrira itzultzen | Eremu urriko hizkuntzen ispilua »
Hamar / Andrej Longo (Josu Zabaleta) / Pasazaite, 2012
Hamar Mikel Garmendia / eizie.org, 2012-10-17
Errealitateak fikzioa gainditzen ote duen, askotan planteatu ohi den eztabaida da. Berriro ekarri digu kontua Andrej Longok Hamar izeneko ipuin-bilduma euskaraz kaleratu berrian. “Esan badaiteke zertarako pintatu?” omen zioen Baconek. Alegia, pintatzean —esatean edo idaztean ez bezala— badela, nonbait, adierazten den zerbait, hizkuntzaz harantzago. Zer da, ordea, zerbait hori? Ñabardurak? Xehetasunak? Matizak? Ez, bai baitakigu, hain zuzen, ñabarduretan, xehetasunetan, matizetan aberats izatea dela literaturaren ezaugarrietako bat, iradokitzea, alegia.
Berriki egotzi diote, alabaina, lan honi gertakari batzuk kontatze hutsa izatea, nolabaiteko asepsia. Eta esango nuke lehen inpresio batean baietz, hala dirudiela, gertakari-kontaketa huts edo halako albistegi moduko bat. Horrexek eragin ote zuen hasieran hainbat argitaletxek lana atzera botatzea, nahiz eta gerora sari bat baino gehiago irabazi? Ez ote idazlearen apustu garbi bat, kontakizunok gertatu bezala kontatuz bilatzea —ez alde baterako ez besterako kontzesiorik egin gabe— irakurlearekin emozioak partekatzea, gaien eta giroen gogortasunak berak errealismoaren eta dramatismoaren arteko muga beti argi ez dagoen horretan?
Hamar istorio hauek, Bibliako hamar manamenduen oihartzun, Napolin ditugu girotuak, hiriko bizimoduan, non etengabea den mafiaren, bortizkeriaren eta etorkizun oso halamoduzkoaren presentzia. Irakurleak ez du ahalegin handirik egin beharko istoriotan murgildu eta bakoitzaren amaieraraino bizi-bizi joateko, halaxe baitaude idatziak, erritmo bizian, orainaldi narratiboan. Josu Zabaleta itzultzaileak aditz-aspektu burutuaren alde egin du orainaldi mota hori itzultzerakoan, nahiz eta ez beti, batzuk ez burutuan eman baititu eta ez deskuiduz, ondo konturatua baita aspalditik Josu Zabaleta gramatikaz harantzagoko erabakiak direla horiek, pragmatikaren eta semantikaren alorrekoak ziurrenera. Azterketa interesgarri baterako emango luke kontuak. Esan beharra dago, nolanahi ere, alde horretatik egindako hautuek ederki funtzionatzen dutela eta jatorrizko testuaren bizitasunari eusten diotela. Horretaz gain, aire freskoa, soltura handia, naturaltasuna erakusten du Zabaletaren itzulpenak, arau akademikoei traizio handiegirik egin gabe, euskara mintzatutik gertuago dauden moldeak erabiliz, molde bizi eta sinesgarriak. Eta ahalegin hori, benetan eskertzekoa da irakurlearen tokitik.
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez
Zorretan
Agurtzane Intxaurraga
Maialen Sobrino Lopez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Jon Agirre
Emognosia
Mitxelko Uranga
Mikel Asurmendi