kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Saguak eta gizonak / John Steinbeck (Iñigo Errasti) / Alberdania, 2012

Galtzaileen itxaropena Javier Rojo / El Correo, 2012-06-16

Batzuetan ez da parafernalia handirik behar zirrara sortzen duen literatur lan bat sortzeko. Suziri ikusgarririk gabe idazlea maisua bada bere langintzan, emaitza puntu gorenean kokatuta ikusiko dugu. Hala gertatzen da euskal itzulpenean Saguak eta gizonak izenburuarekin argitaratu den John Steinbeck-en nobela honekin, jatorrizkoa Of Mice and Men izenburua zuenarekin. Steinbeck-en beste nobela batzuetan bezala, gertakariak 29ko krisialdiaren ondoren pobrezian amildutako AEBetan kokatzen dira. Pertsonaiak lanbidez lanbide doaz diru apur baten truke, helburu bakarra bizirautea delarik. Halaxe doa rantxoz rantxo George Milton-ek eta Lenie Small-ek osatzen duten bikote bitxia. George azkarra da, badaki zer egin behar duen munstroz betetako mundu batean bizirik irauteko. Lennie, ostera, indartsua bada ere, inuzentea da oso eta George-k esan behar dio behin eta berriro zer egin behar duen. Lennie-k, bestalde, ez du bere indarraren kontzientziarik eta inori kalterik egin nahi ez badio ere, beti sartzen da arazoetan. Bien artean planteatzen den harremana adiskidetasunean oinarritzen da, pertsonaiak hain desberdinak izan arren elkarren beharra baitute. Elkar osatzen dute, alegia. Rantxo batera heltzen dira eta hori bizitzaren bide bazterrean geratu diren beste pertsonaia batzuekin topatzen dira. Istorio tragikoa da, tristea, itxaropen faltsuari lekurik uzten ez diona, eta ia-ia ipuin miresgarri bat izango balitz bezala doa aurrera. Gaiztakeriaren errepresentazioa den Curley ere, rantxoko nagusiaren seme harroputza, hor dugu, eta bere emaztea ere agertzen zaigu istorioan, gizonak probokatzea gustuko duen emakume liluragarria. Eta mundu gupidagabe eta gaiztoaren aurrean galtzaileak azaltzen zaizkigu, eta haien artean Lennie indartsua, errugabetasunaren sinbolo moduan, gaiztakeria zer den ere ez dakiena. Pertsonaia hauek ez dute inolako etorkizunik beren bizitzetan.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak