kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Marta Maitea / Miquel Marti i Pol (Joxemari Sestorain) / Denonartean, 2011

Gogoeta eta desira Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-06-15

Sorkuntza lan bati hainbat ezaugarri eduki ditzala eska daiteke. Norberak daki, bere baitatik, zer espero duen. Baina orokorrean, ezaugarri bat eduki behar du: ez zaitu utzi behar hotz, lehor, kasu honetan, irakurritakoan. Marta Maitea Miquel Marti i Pol poeta katalan handiaren maisu lana da, eta Joxemari Sestorainek euskarara ekarri du. Eta benetan eskertzekoa da, ze hizkuntza aldetik, poeta katalanaren arnasa hartu dut. Marti i Pol poeta katalan garaikideen artean, gailurra izango da. Poetak joan zen, baina bere lanak irakurtzerakoan, nabarmena egiten da bere presentzia, indar handiko poesia idazten baitzuen. Lan hau hiru zatitan banatua dago, “Set poemes d’aniversari”, “Capfoguer” eta “Estimada Marta”; baina benetan, korpus bat osatzen dute. Poetak lortu du irakurle hau emozioaz bustitzea. Sentimenduaren garra bertsoz bertso oso nabaria da. Baina baita ere lirikaren sakontasuna. “Bakardade zurtzenetik, / zain eta muin ezaguna dudan horretatik, / ez galtzeko arrastiriko usainik / ez goiz argiko surik / eta garaile altxatzeko orduen zutoihala / ahanzturaren eta itzalaren gainetik”. Marti i Polen poesigintzan, bere ibilbidean, ezaugarri nabarmen bat aurkitzen dugu: sentimenduak oso ongi uztartzen dira poetaren gogoetarekin. Eta ezaugarri honek, handitu egiten du poeta baten lana. Poesiaren barne izaera hori baita, hitzez errealitatea nabarmendu, agerian utzi. “Marta, dena garbia da / eta blaitzen nauen zugandiko ibai urruna / dute ihiek zorrozten”. Poetaren maitasuna irakurlea zipriztindu egiten du; maitasunaren zirrikitua oso agerian geratzen da, baina zein ederra! Unibertsala suertatzen da poetaren hitza. Eta arratsalde euritsuan bustita geratu naiz. Ez dut behar aterkirik.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak