« Koska bat gutxiago | Zergatik, zertarako hau guztia? »
Denboraren hosto artetik / Jose Inazio Lasa / Erein, 2012
Gustu kontua Igor Estankona / Argia, 2012-06-17
Existentzia duda etenbakoa denez, Jose Inazio Lasak (Olaberria, 1956) beste pertsonengan eta maitasunean bilatzen ditu behin-behineko heldulekuak Denboraren hosto artetik trinko honetan. Ondo hautatu du editoreak adibidetzat ze poema ipini, ideia hau —maitasuna vs. noraeza— ilustratzen baitu ederto: “Barne-taupadak, ezustekoz beteak, / zoritxarrari men eginez, susmati. / Baina, zurekin batera pausatzean, / denbora deusezten dute”.
Zergatik poesiara jo, beraz, auzi handien erantzunen xerka? Seguruenik geugandik, barneko isiltasun-galde sakonetatik hasi behar delako hausnarketa oro. Euskal poesian pisu nabarmena hartzen ari den korrontea da filosofia eta lirika uztartzen dituena, etika berezi bat ezarriz estetikari. Haikuaren dotoreziari eta poesia puruaren sinpletasunari eransten dio idazleak beraz misterioa atzemateko ariketa beti antzua, beti beharrezkoa.
Liburuan zehar bere buruari itauntzen dio zer ote den lilura eta zer errealitatea. Tautologia aplikatuz eta errepikapenaren bidez doa Lasa eraikiz egia bat konstantea: egiarik ez dagoela, ezpada bakoitzaren kontzientzia. Bere alde esan behar da ez dela erretorikoa edo hutsala suertatzen diskurtso hori, eta modu originalean begiratzen diola betikoari. Norbere baitan esploratzen duen bidaztia da.
Lasak proposatzen dituen bide horietatik ibili edo ez ibili irakurle bakoitzak erabaki behar du. Uneka Denboraren hosto artetik izan daiteke idorregia, pentsamenduaren lurraldeetatik paseatzea idorra delako berez. Finean, poesia mota honek ez du pentsamenduan oihartzuna bilatzen: pentsamendua da. Introspekzioa, hausnarketa, barnekoa ateratzeko beharra… poesiaz jantzia dator guztia, eta ez alderantziz.
Eta gozatzen dut Lasari egindako elkarrizketekin, eta interesgarria iruditzen zait gogoak errealitatea hobetzeko duen gaitasunean sinesten dutenen arrazoibidea. Idazleak berak dio kosta egiten zaiola ulertzea filosofia hitza aparte uzteko dagoen joera, eta errebindikatu egiten ditu “beste era bateko” galderak. Honelako liburu bat esku artean hartzen dudanean, ordea, ezin eta ahalka gozatzen dut digresioaren poesia: gezur, nabarmenkeria, adornu, edermin eta are itsustasuna bilatzen ditut liburuetan, eta Lasarena bezalako literaturek ez dizkidate eskaintzen. Beti berdin, beti neurtu, beti lau… azkenean gogortxoa egiten zait hainbeste iragazki tautologiko, hainbeste kalkulu filosofiko.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi