« Sarien uztak | Zaila yaizten zaik gure eskueria? »
Eszenatokietako aztarnak hasten direnean / Amaia Iturbide / Erein, 2011
Zergatik, zertarako hau guztia? Ainara Maia / Gara, 2012-06-23
Errimen preso den poeta askea topatu dut. Poeta baten testamentua da hauxe: olerkaria errima anitz aberatsetan eta hitz neurtuetan galtzen da, beste olerkari batzuk topatzeko itxaropenez, eta irakurle bat aurkitu du.
Amaia handiak erantzun ezinezko galderak bota dizkit: zergatik galdu ote nuen denbora alferrik amesten, errealitatea bestela zenean? Zertarako ibili ote nintzen opariak prestatzen ez baldin baziren zegozkien hartzaileengana heltzen? Zergatik eta zertarako hau guztia? Nik ez dakit erantzuten, baina bizitzen saiatzen ari naiz. Irakurri dut Amaiak irudikatu didan eszenatoki infinitu bat, eta bihotzaren indarraz sentitzen dut bihotzak bere bideak eta arrazoiak dituela, buruak ezin ulertuzkoak. Hark, poetak, bere begirada kubistaz bere minak adierazi dizkit, eta isilean dagoen basoa erakutsi; hosto galkorra izatetik hosto iraunkorra izatera igaroa den malkoa bezala. Bizitza gerorako utzarazi dit eta bere dramaturgia osoa antzeztu poetikoki. Ortzikara batez sartu zaizkit hitzok barrenera, beti sortzen baita izar berriren bat aurrestreinaldietan ere. Bihotzaren indarraz Mikel Laboaren zaldi erotuen taupadak etorri zaizkit trostan, eta poema-liburu honetara sostengatu nauen malko isila erori zait, malko berde urdindua, edo itxaropen tristatua ageri zait begirada malenkoniatsu honetan.
Hala ere, harri bizi gisara hor izango naiz baso urak bataiatua. Malkoz malko agertu zait poeta bere minak adierazten, eta argi errainuaren bila abiatzen den abere torturatua bezala, hitzez hitz, malkoak eta minak isurtzen dizkit bihotzeko zauri sentiberara. Minaren egoitzan argilunak ere badirela erraten dit, eta teklatu ordenatu hauen trapezioan dardaraka idazten ari naiz. Errimen preso den poeta askeak ihes egin dit, eta hontza kubista agertu zait. Beharrezkoa zaidala asko ibiltzea formaren hondoraino iristeko erran dit, eta pintzelkadekin margotu dit oraina kolorez. Izan ere, a ze tristura, kolore bat itzali eta munduak ezer gertatu ez balitz bezala mugitzen jarraitzen duenean! A ze malenkonia, oroipena. Azkenean zu ere kolore bat bezalaxe joango zara mundu honetatik, lurrun eta lurrin, ni bezala, antzeztoki handi bat den mundu honetako argi eta koloreak itzaliko dira, eta ni joango naiz.
Gezurra badirudi ere, oraindik ere posible da “egun on” erratea, eta ez da erraza irtenbideren bat aurkitzea hainbeste zeinuren artean bizitza bera literatura eta poesia bilakatzea, baina horretan dabil Amaia, horretan nabil ni, eta zu, denok baikara sinpleak eta konplexuak eszenatokiz eszenatoki goazelarik. Bizitza eta heriotza artean errimelezko maskara bat dago, poeta beti atarian gelditzen den pinpilinpauxa da lo arina eta betiko loa txirikordatzen dituen urregina. Bihotza jarri zait suspensean eta arima flash batean, begirada zinematografikoaz hegaldatzen naizela. Bizitza bizia da, gogoaren argiluna, poesia. Lorategiak erakutsi dizkit poetak, eta bosgarren urtaro modura aingura barna, ainguratu nau. Gogoratu, irakurle, dena dela badaezpadako, balizko eta ustekabeko, eta barruranzko irribarrea egin dit poetak bihotzaren indarraz. Beldurrari darion negarraren ahanzturan ezkutatzen naiz, mututasunaren eromenean, poztasuna tartean. KO utzi nau, baina etsitzen ez dugunontzako bertsoak idatzi ditu Amaiak, nahiz urte luzeak igaro lorategi ertzean lore bakar bat, keinu bakar bat, xehetasun bakar bat jaso gabe.
Ekinaren ekinez irakurriaz sartu zaidan poesia da hau, ez digerierraza, eta horregatik kostatu zait barneratzea. Emadazu besarkada kitsch bat, irakurle.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez