kritiken hemeroteka

8.546 kritika

« | »

Tximistak / Jean Echenoz (Gerardo Markuleta) / Meettok, 2012

Patuarenak Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2012-05-25

Idazleak bere buruari hainbat helburu jartzen dizkio. Bere obra amaitutakoan jakiten du helburuak bete diren ala ez. Bitxia iruditu zait Jean Echenozek bere azken lanari erreparatuta, helburutzat hartu zuena. Abiapuntua, pertsonai erreal batzuk hartzea izan du, eta hauekin fikzioa eraiki. Trilogia bat eraikitzea errokatzat hartu zuen. Hasieran Ravel musikaria izan zen, izen bereko eleberria argitaratuz, Ravel; bigarren liburuan, Emile Zatopek atleta izan zen protagonista Lasterka izenburupean; eta hemen oraingoan komentatuko duguna, trilogia amaituz, Nikola Tesla ingeniariaren bizitza oinarrian hartuta, Tximistak liburua. Hiru liburuak Gerardo Markuletak euskaratu ditu, eta hiruretan Jean Echenozen idazkeraren bizitasuna ederki gorde ditu.

Kontakizunean, Gregor dugu protagonista, eta berak uhin elektromagnetikoen inguruan bere lan zientifikoa burutzen du. Nabarmentzekoa da, Jean Echenozek ze ongi uztartzen duen zientzialariaren arrakasta bere arlo profesionalean bere bizitza pertsonalarekin. Bizitza pertsonalean Gregorrek ez dio garrantzirik ematen bere lan zientifikoari. Eta zirkunstantzia honetaz ederki baliatzen dira beste zientzialariak. Gregor bere bakardadean murgiltzen da, dialektika ederra sortzen duelarik idazleak. Zientzialariak bakardadea tximistekin hornitzen du. Liburuan zehar batzuetan, egileak, melankoliaren tonua agertzen du, tristeziarena, baina baita ere, ironia abiapuntua hartuta, algararen soinua entzuten da lerro artean. Esan daiteke, liburu honekin, Jean Echenozek, amaitzen duela, distira handiekin, hartu zuen erronka. Trilogiak mantentzen baitu, liburuz liburu, tentsioa, bizitasuna, kontakizun on bati eska dakiokeen ezaugarriak hauek. Tximista bat.

Azken kritikak

Poesia guztia
Safo

Mikel Asurmendi

Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre

Jon Jimenez

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak