kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Emakume abeslari burusoila / Eugene Ionesco (Jon Muñoz) / Elkar, 2011

Ionescoren antzerkia Javier Rojo / El Correo, 2012-02-18

Elkar argitaletxeak bilduma berri bati hasiera emateko, Eugene Ionescoren liburu bat berreskuratzea erabaki du. Izan ere, Emakume abeslari burusoila agertzen zaigu Urrezko Biblioteka deitzen den bilduma berri honen atarian, eta 2001ean argitara eman zen liburuaren bertsio zuzendua eta gaurkotua eskaintzen da. Orduan bezala, itzulpenaren arduraduna Jon Muñoz da, eta bi argitarapenen arteko aldaketarik nabarmenena (izenburuan bertan agertzen da-eta) orduko hartan Abeslari burusoila deitzen den antzerki-lan hari aurretik jarri zaion emakume hitza izango litzateke. Zehazte aldera egindako aldaketa da hau, izenburuak indarra galdu duela iruditu zaidan arren. Edonola ere, itzultzaile beti bikainaren aukera izan da jatorrizkoan zegoen zehaztasun hori azpimarratzea.

Eugene Ionescoren antzerki-lan hau absurdoaren teatroan kokatu ohi da. Absurdoaren teatroa izendapen nahiko zehaztugabea da eta horren barruan guztiz desberdinak diruditen lan motak sar daitezke. “Absudo” hitza zentzu bikoitzean ulertu behar dugu. Alde batetik, antzerki lan horien bidez mundu absurdoa irudikatu nahi dute egileek. Existentzialismoaren ondo-ondoan garatzen da antzerki mota hau (Ionescoren antzerkia 1950ean estreinatu zen; Camusen Izurritea, adibidez, 1947koa da), eta heriotzara daraman bizitza itxuraz zentzu gabearen adierazle moduan ulertu ahal dugu. Baina adierazlea den aldetik, antzerki horretan agertzen diren egoerak ere zentzu gabeak dira. Emakume abeslari burusoilan adibidez, bikote bi ditugu, Smithtarrak eta Martintarrak, inguru konbentzionalki britainiarra pasatzen. Haiekin Mary neskamea dago eta su baten (edozein suren) bila doan suhiltzaileen kapitaina agertzen zaie. Hamaika agerralditan zehar, pertsonaiok hitz egiten dute zeharo konbentzionalak diruditen elkarrizketak sortuz beraien artean. Baina elkarrizketa hauek ez dute ezer adierazten, edukirik gabeko elkarrizketak dira-eta. Ezer komunikatu gabe etengabe hitz egitea da pertsonaia hauek egiten dutena. Egoera absurdo hau, bestalde, azpimarratuta geratzen da antzerki-lanaren hasierak eta amaierak bat egiten dutela ikusten dugunean, irteerarik gabeko zirkulua sortuz.

Ez dakit argitaletxeak nahita edo kasualitatez hautatu duen antzerki-lan hau bilduma berriaren atarian jartzeko, baina irakurle maltzur batek hautaketa hori dela-eta irakurketa ironikoa egin lezake.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak