« Portuan gazte | Brodecken txostena »
Tiroa kontzertuaren erdian / Belen Gopegui (Ainhoa Caballero) / Txalaparta, 2011
Zergatik Sarrionandiari orain arte ez diote Euskadi Saririk eman? Gema Lasarte / Argia, 2012-01-29
Stendhalek behin baino gehiagotan aipatu zuen bere idazkuntza jardunean kontzertuaren erdiko pistola-tiroa, eta analogia egiten zuen tiro hots horren metaforaz baliaturik literatur-eleberrietan politikari buruz aritzearekin. Belén Gopeguik gogoeta hori buruan, 2006an Kaliforniako Unibertsitatean literatura eta politikaren gainean burutu zuen hizketaldia.
Hizketaldi hori ekarri digu Txalapartak oraingoan saiakera edo hausnarketa gisa, Ainhoa Caballerok egindako itzulpenaz baliaturik, eta Eider Rodriguezek hitzaurrea egin diolarik.
Zer pentsa ematen duen lana da Gopeguik eskaintzen diguna, izan ere, haren ustez politika literaturaren lepoari lotutako harria da. Eta politikaz mintzo diren eleberriek barkamena eskatzen dute. “Testuan beharrean azpitestuan aritzen dira politikari buruz. Edo politikaren parte bat besterik ez dute ekartzen”. Gopeguik dio politika mota zehatz bat debekatu egin dela. Kontzertuan pistola-tiroa entzutearen modukoa izango litzateke sistema berria ezarri nahian dabiltzan norbanakoei buruz idaztea, “horiek totalitariotzat, gaixotzat, inozotzat, eta abartzat hartu gabe”.
Eleberri-prosa bereziki egokia da pertsonaien maitasun ez-beharrak, sexu-beharrak, akatsak eta perbertsioak kontatzeko, intimitateaz ulertzen dena narratzeko. Gopeguiren hitzetan XX. mendeko eleberri guztiak gezur-itxurakoak dira, horren zioa, politikaren debekua. “Zergatik lantzen dituzte XX. mendeko eleberriek, hain zuzen, jorratzen dituzten gaiak? Diskurtso menperatzailearen jabeek egiantza bahitu dutelako”.
Horratx, nola laburbiltzen duen Gopeguik eleberrietan diskurtso ezkertiarren presentzia eza. Gopeguik gonbidatzen gaitu esandako horrek zenbat duen egiatik baieztatzera. Gai honek gurean badu aktualitaterik gainera, politikaz idazteaz gain, idazlearen ideologia politikoa baitago. Eta balirudike gurean ideologia ezkertiarra bakarrik dagoela, beste gainontzekoa esan gabe baitoa eta horra, Eider Rodriguezek bere hitzaurrean dioena.
Iñaki Aldekoaren Antología de la poesían (1993) jasotakoaren inguruan mintzo da Rodriguez. Aldekoak Sarrionandiaren lana poesia militantetzat eta Omar Nabarro eta Joxe Auxtin Arrietaren ahotsak konprometitutzat hartu ditu, Xabier Leteren poesia, aldiz, intimista da eta esperientzia pertsonaletik eratorritako freskuraz josia. Hau da, hiru lehen egileak ezker abertzalearekin identifikatu ohi dira; azkena ordea, Gipuzkoako Aldundiko Kultura saileko buru izan zen jelkideek agintea zutenean.
Horiek Gopegui eta Rodriguezenak eta hau Lasarterena: zergatik Sarrionandiari ez diote orain arte Euskadi Saririk eman?
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres