kritiken hemeroteka

8.544 kritika

« | »

Tiroa kontzertuaren erdian / Belen Gopegui (Ainhoa Caballero) / Txalaparta, 2011

Boz katalogoa Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-07-26

Badakigu subjektua errealitate baten aurrean bizi dela, eta errealitate horren aurrean, norberak hartzen du bere erantzukizuna, edozein delarik zelai jokoa. Baina hau gizakiarentzat badirudi zaila dela onartzea. Belen Gopeguik bere Tiroa kontzertuaren erdian, literaturak, eta bereziki eleberrigintzak nola islatzen duen errealitatea, egileak bere aurrean duen esperientzia, ekintza enpirikoa, aztertzen du. Eta noski bere ikuspegia ematen digu, bestela nola izan! Horretarako Stendhal idazle frantziarraren gogoeta bat hartzen du eta baita ere beste hainbat egileen lanak, hala nola Coetzee eta Philip Roth. Esan daiteke liburu honetan jorratzen den gaia nagusia, eta beraz Gopeguiren tesia da, XX. mendeko eleberrigintzan egiantz eza nagusi dela. Nolabait, idazleak ez duela azaltzen kontakizunean errealitatearen osotasuna. Eta zein da falta den atala? Politika.

Esan behar dut, badagoela zintzotasun bat egilearen aldetik eta da, ez duela inondik inora ezkutatzen berak bere barruan daramana. Agian irakurleak pentsatuko du liburu hau irakurtzerakoan, bertan agertzen diren ideiak XX. mendekoak direla, zaharkituak, baina ikusita gure zibilizazioan ematen ari diren prozesuengatik, zer pentsatua badago, “ez baitut uste beste mundu bat posible denik, baizik eta mundu hau bizigarriagoa izango litzatekeela beste sistema ekonomiko bat izango balu”. Gopeguik proposatzen duena da idazleak mugitu behar duela, jada sistemari interesatzen zaion kontakizunetik kanpo, eleberrigintza nolabaiteko erresistentzia izan behar dela. Erresistentzia hori, tiro bat da kontzertuaren erdian, Stendhalen hitzek dioten bezala.

Liburuak Eider Rodriguezen hitzaurre bat dakar; beste proposamen bat.

Azken kritikak

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Jon Jimenez

Reset
Aitziber Etxeberria

Mikel Asurmendi

Baden verboten
Iker Aranberri

Jose Luis Padron

Gizaberetxoak gara
Mikel Urdangarin Irastorza

Jon Jimenez

Iragan atergabea
Julen Belamuno

Hasier Rekondo

Haragizko erreformak
Mari Luz Esteban

Mikel Asurmendi

Eusqueraren Berri onac
Agustin Kardaberaz

Gorka Bereziartua Mitxelena

Juana
Jon Artano Izeta

Mikel Asurmendi

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Jon Jimenez

Simulakro bat
Leire Ugadi

Maddi Galdos Areta

Carmilla
Joseph Sheridan Le Fanu

Ibon Egaña

Kontra
Ane Zubeldia Magriñá

Paloma Rodriguez-Miñambres

Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga

Mikel Asurmendi

Turismo hutsala
Fito Rodriguez

Asel Luzarraga

Artxiboa

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

Hedabideak