kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Garabi suizidaren amodioak / Jeremias Erro / Pamiela, 2011

Gaueko kontakizunak Iban Balerdi / Gara, 2011-08-27

Markalainen sortutako autorearentzat lehendabiziko bakarkako lana dugu honakoa. Ez da, hala ere, idazten hasiberria, aurrez Euskaldunon Egunkaria eta Egin-en hainbat kolaborazio egindakoa baita, besteak beste, Alberto Barandiaran eta Juan Kruz Lakastarekin. Horietako batetik datorkio Jeremias Erro ezizena, benetako Juantxo Urdirozen ordez liburua sinatzeko erabili duena.

Izenburua bezain bitxia den lan baten aurrean gaude, proposamen desberdin eta ezohiko baten aurrean. Jon Konda izena duen sasi detektibea ezkondu berria da Irina errusiar opera kantari famatuarekin. Eztei gauean Iruñeko udaltzainen buruaren deia jasoko du laguntza eske. Garabi batera igo omen da edadeko emakume bat eta bertatik bere burua botako duela dio. Hori saihesteko ardura ustekabean helduko zaio istorioko protagonistari. Poesiarekin lotutako hiru galdera zuzen asmatu beharko ditu, andereak salto egin ez dezan. Dena den, hau hasiera baizik ez da izango, ondoren hainbat eta hainbat istorio etorriko baitira, gaua luzatzearren Jon Kondak helaraziko dizkigunak.

Ipuin edo kontakizun hauek osatzen dute liburuaren muina, garabiarena guztia antolatzeko hezurdura moduan ulertu behar den bitartean. Kontakizunak era askotakoak dira, neurriari, estiloari edota garaiari dagokienez. Herri ipuingintza, gaur egungo iragarkiak, Nafarroako gizaseme garrantzitsuak, sorterriari buruzko pasartea, pertsonaia mitologikoak eta beste hainbat erabiltzen ditu idazleak bere istorioak osatzeko garaian. Istorio dibertigarri eta surrealistak dira kasu gehienetan, liburuaren haria hartu ahala gusturago irakurtzen direnak. Hala eta guztiz ere, beraien artean lotura argirik ez da antzematen eta horrek eragina du amaierako sentsazioan. Askotan bata bukatu eta berehala hurrengoa hasten da, bortitzegia gerta daitekeen aldaketa. Beharbada, modu horretan nahita egindako apustua izango da, baina azken emaitzak endredatu samarra dirudi.

Dena den, bertan azaltzen diren ipuin gehienak atsegin handiz irakurtzen dira, eta horien artean Eneko Sagastibeltza protagonista duenak aparteko komentarioa merezi du. Izan ere, bertan batzen diren egoera ironikoek, erabilitako tonu umoretsuak, zuritik beltzera eta beltzetik zurirako aldaketek eta beste arrazoi zenbaitek, buruan gelditzen den izen eta istorio bihurtzen dute: Eneko Sagastibeltza, gitarra jotzaile izan nahi zuen funtzionarioa.

“—Bai, funtzionario izateak alde on asko dauzka, baina ezin da konparatu rock-talde batean gitarra jotzearekin —gogoeta egiten du sailburuak Enekoren aurrean.

“—Horixe, horixe —erantzun dio Enekok—. Nik gauza bera esaten diot nire amari. Orain, nirekin bat etorriko zara errazagoa dela Fisika Katedraduna izatea Whittenek bezala gitarra jotzea baino.

“—Jakina, jakina. Nor dugu Whitten delako hori?

“—Neil Youngekin gitarra jotzen duen bat. Orain sozialki askoz ere gehiago estimatzen da Fisika Katedraduna izatea gitarra elektrikoa ongi jotzen jakitea baino. Baina merituak meritu, munduari fisika katedratiko handi bat kendu eta ez da ezagun. Munduari kendu artista bat eta…”.

Kasu honetan idazle bat gehitu egin beharko dugu ezagutzen ditugunen zerrendara, ea etor daitezkeen sorkuntza lanetan zer eskaintzen digun Urdirozek, bere alter ego Jeremias Erroren bitartez.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak