« Literatur geografia | Abel eta gu langarretan barna »
Pulp / Charles Bukowski (Josu Lartategi) / Txalaparta, 2002
Erdi ametsetan Igor Estankona / Deia, 2002-05-10
Bizitzaren absurduaz gogoeta egiteko balio dio Bukowskyri pertsonaiak. Erdi ametsetan balego bezala aurkezten du, gainera. Azken urteetan burua beste nonbaitean zuelarik idatzitako nobela hau berrespen bat da. “Hortxe uzten zaituztet, mundu zikin horretan” esanez bezala joan zen autore estatu batuarra. Alokairua ordaintzeko idatzi zituen liburuen artean sailkatu izan du bat baino gehiagok “Pulp”, baina uste dut adarjotzaile bikain honek horrelakoetan ukitzen zuela hatzamar puntekin idaztearen, eta beraz irakurtzearen, gorengo estadioa. “Stablishment”aren aurka agertu izan diren amerikar autoreen artean ez dakit ba ez ote zen bera izan duinena, zintzoena.
Alkohol eta matxismo puntu nazkagarridun pertsonaia aurkezten digu Bukowskyk. Gainera bereziki tristea gertatzen da darabilen prepotentzia. Eta hain zuzen horregatik edo batek daki zergatik —giza harremanak konplikatuak dira, sano— ezin izan dut eragotzi berarenganako txera: iluntasun hori, kontatzeko modu gordin hori, lurra jota dagoen detektibe pribatua… Belanek kolpeka tratatzen duen munduaren aurrean ez dauka, itxura batean, defenditzeko beste modurik. Bukowskyren narrazioetan ohikoa da errealitateak gainezka egitea eta zoramena, gogorkeria zein drogak izatea aterabidea. Ez dira, hala ere, moralinarik gabeko istorioak. Erraza da mezurik ez daukala esan eta liburua apalera itzultzea, baina sakonagoa da guztia.
Auto batek zapalduta hilurren doan muskerraren antzeko mezu gris batek gurutzatzen du liburua. Ezelango ardura etiko barik bizitzaren errekan behera gure burua abandonatzeko dugun eskubideaz ari da, nik uste, askotan. Bestela ere inozoen kontua litzateke boterearen eta patuaren eta diruaren eta hoien guztien zaldiak otzantzen saiatzea. Inoiz ez dute utziko Belane bat, edo zu edo nilako bat, zaldira hurbildu ere egiten. Horregatik kantatzen dio vodkarekin bere buruaz beste astiro egiten ari den tipo bati. Baina Bukowskyk ez dio inoiz uko egin gauzak eder deskribatzeari eta ingelesa trauskiltzeari. Batzutan hizkuntza bera egoeraren absurduari egokitzeko ahalegina egin behar da, are absurduagoa litzatekeelako kanonak jarraitzea gizatasunaren kodeak galdu dituen Los Angeles batean. Eta horrela iristen da irakurlea azken orrialdera. Eta ez daki nor madarikatu.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria