« Dakienak idatzia | Erdi ametsetan »
Septentrio / Aurelia Arkotxa / Alberdania, 2001
Literatur geografia Javier Rojo / El Correo, 2002-05-08
Aurelia Arkotxak narrazio liburu bat argitaratu du “Septentrio” izenburupean. Bertan biltzen diren testuek geografia dute oinarri, literatura bera geografiatik bertatik sortzen baita. Izan ere, testuek bidaietan ikusten direnak eta bizitzen direnak kontatzen dituzte mota eta era desberdinetan. Batzuetan, ekialderako bidaia egiten da, Erdi Aroko bidaiarien antzo. Eta hauen begien aurrean agertzen dena misterioz beterik dagoenez gero, bidaia hau mitiko bihurtzen da. Izaki eta biztanle harrigarrien kontaketa honetan idazkerak berak balio berezia du, aspaldiko liburuen kutsua ekartzen saiatzen baita.
Beste narraziotan mendebaldera jotzen du bidaiariak, Ternuara hain zuzen. Hango lurraldeen deskripzioak, zehatzak baina askotan lirismo handikoak, eginez, euskaldun marinelen aztarna galduak bilatzen dira geografia hartan. Gauzak honela, liburu honek mundua begi berriekin aztertu nahi du, eta Europan zentratutako ikusmoldea zalantzan jarri. Dena dela, uste dut, planteamendu estetikoak kontuan hartuta, irakurleen jarrerak muturrekoak baizik ezin direla izan. Batzuei hainbeste deskripzio eta geografia azkenean aspergarria irudituko zaie. Besteek narrazio buduma miresgarri baten aurrean daudela pentsatuko dute.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi