kritiken hemeroteka

8.439 kritika

« | »

Ogi hutsa / Mohamed Xukri (Arantzazu Royo) / Igela, 2010

Ogi hutsa Mikel Garmendia / eizie.org, 2011-01-26

Esan berri digu Alex de la Iglesia zinemagileak bere ustez gizakiok geure beldurrei aurre egiteko sortua dugula kultura. Eta kulturaren barruan, literatura, noski. Mohamed Xukrik ere bere beldurrei aurre egiteko ikasi zuen idazten eta irakurtzen hogei urte zituela, lehenengo letrak ziega batean ikasi ondoren. Eta hortxe amaitzen da, irakurtzen ikasteko erabakiarekin, kontakizun hau, bere familiak goseari ihes egiteko Rifetik Tanger-era alde egitearekin hasten dena. Gosea, bai, horixe da kontakizun autobiografiko bikain honetako paisaia morala. Behin eta berriro kontatuko digu egileak berak txikitan bizirik irauteko egin eta jasan behar izan zituenak. Tanger, Oran, Larache… miseria-eremuak, non haztearekin batera deskubritzen diren mina, injustizia eta gupida.

Ezertxo ere ez duen eta dena nahi duen mutikoa, bizitzan aurrera egin nahian. Hala deskubrituko du helduen mundua, tranpaz eta engainuz betea. Eta mundu horretan aurkitu nahi du bere lekua, duintasunez eta zentzu batekin bizitzeko. Hori bai benetako abentura: miseriaren anonimotasunaren erdian identitate bat eraikitzea. Idazkera, berriz, zuzena, sendoa, jakintsua. Riftar baten ahots mindua, egungo literatura magrebtarreko ahots garrantzitsuenetakoa.

Magreb eta Xukri bera ondo ezagutu zituen Juan Goytisoloren hitzok baliagarri zaizkigu Xukrigana eta bere Ogi hutsa eleberrira hurbiltzeko:

“Handik urte batzuetara Mohamed Xukriren lagun egin nintzenean, ez ninduen harritu Tangerren exotismoak eta misterioak liluratutako era guztietako orientalistei egiten zien kritika erabatekoak. Familiak abandonatuta uztea, gosea eta analfabetismoa ez dira inola ere enigma. Eleberrigileak nozitu egin zituen, erreakzionatu egin zuen horien aurrean eta garaitu egin zituen luma asko galdu zituen borrokan. Horra zergatik iruditzen zaidan Ogi hutsa eleberri eredugarri bat. Aberastasunaren oskol menderaezinaz babestutakoen bizitzak —El Monteko hiribilduak, Espartel badia edo lur-muturreko turismo-guneak— ez du inolako zerikusirik jende askoren zurztasunarekin, langabeziarekin, miseriarekin, mila eta bat bizibide malabaristekin. Sentimentalismorik eta konplazentziarik gabe erretratatu zituen Xukrik. Orientalistenaren kontrako bidean, txiroen egunerokotasuna erabili zuen lehengai gisa bere ikuspegia eraikitzeko.”

Idazkera zuzena, sendoa, jakintsua, guk, jatorrizkoarekin erkatzeko gaitasun ezatik, euskarazko bertsioan Arantzazu Royoren itzulpen bikainari esker gozatzeko luxua duguna. Ez zaitu, ez, hotz utziko irakurketa bortitz bezain atsegingarri honek.

Azken kritikak

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena

Asier Urkiza

Pleibak
Miren Amuriza

Nagore Fernandez

Euskaldun fededun
Pruden Gartzia

Jon Jimenez

Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi

Ibon Egaña

Amok
Stefan Zweig

Paloma Rodriguez-Miñambres

Hetero
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Itzulpena-Traducción
Angel Erro

Anjel Lertxundi

Detaile xume bat
Adania Xibli

Amaia Alvarez Uria

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Paloma Rodriguez-Miñambres

Bar Gloria
Nerea Ibarzabal Salegi

Mikel Asurmendi

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Jon Jimenez

Lurpeko ezkutuan idatziak
Fiodor Dostoievski

Asier Urkiza

Gailur ekaiztsuak
Emily Brontë

Aritz Galarraga

Pleibak
Miren Amuriza

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

Hedabideak