kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Txatartegirako ipuinak / Xabier Etxaniz Rojo / Erein, 2010

Txatartegirako gizakiak Leire Zubeldia / Gara, 2011-01-28

Gaur egun, gizakiok autoen, ordenagailuen eta edozein etxe-tresnaren patu bera daukagu. Gureak konponbiderik ez duenean edo konpontzeak merezi ez duenean txatartegira goaz zuzenean. Zer dira ba ospitaleak txatartegiak ez badira? Eta izateari uzten diogunean ez al gaituzte ba burdina bezala urtzen? Abiapuntu hau aukeratu du Xabier Etxaniz Rojo idazleak Txatartegirako ipuinak narrazio sorta idazteko. Ideia hau urrun geratzen da bizitzaren metafora erromantikotik: ibaiko urak itsasokoarekin nahasten direneko iruditik. Gordina da, beltza, esperantzari zirrikiturik uzten ez diona, txatar-pila bat finean. Baina erreala egiten zaigun irudikapena da. Edo behintzat bat dator garai hauetan nagusitzen ari den ezkortasunarekin. Irakurle hau behinik-behin identifikaturik sentitu da ikuspegi horrekin. Agian hori izan da ipuin sorta hau hain gustura irakurri izanaren arrazoietako bat.

Gizakiaren definizio gordin hori ez da liburuaren abiapuntura bakarrik mugatzen. Etsipenaren eta esperantzarik ezaren sentipena ipuin guztietan barreiaturik dago. Bederatzi istorioek osatzen dute liburua. Horietariko bakoitzak mundutxo bat islatzen du, horretarako behar diren osagai guztiak dituelarik. Kasu honetan, protagonista(k) + egoera bat da ipuinak osatzeko idazleak erabili duen formula. Gehienetan narratzaile orojakile baten ahotsean kontatuak, ederrak dira ipuinak. Irakurlea oharkabean barneratzen da istorioan eta amaieran, zizt! ziztada, batzuetan besteetan baino zorrotzagoa. Baina ipuinen ezaugarriak aipatzen hasita, ondorengo ideia da garrantzitsuena, liburuaren oinarria: istorioetako protagonistak txatartegirako gizakiak dira. Gehienak zahartzaroaren atarian edo aro honetan aurreratuta daude. Asko bakardadean bizi dira, inor ez dute zain izaten etxeratzen direnean. Badira inoiz izan duten bizitzaren galerak eragindako etsipenean bizi direnak ere. Zerk lotzen ditu bizitzara? Zer ekarpen egiten diete gizarteari? Galdera hauen oiartzuna etengabea da, eta erantzuna ere presente dago beti: ipuin guztietan agertzen diren autoek, motorrek edota autobusek isurtzen duten olio zirrintak erakusten duen txatartegirako bidea.

Bada beste osagai bat bederatzikotean pisu berezia duena: euskal gatazka. Ia ipuin guztietako paisaian (edo idazleak liburua zabaltzen duen ipuineko tituluan adierazi bezala, atrezzoan) agertzen da. Gatazkaren alde bateko zein besteko partaideak agertzen dira istorioetan. Gari zainzuriak izeneko ipuinean adibidez, semea preso duen gizonezkoa eta guardia zibil baten aita den militar ohia dira protagonistak. Alde batekoa zein bestekoa izan, bizi duten egoeraren biktima bezala aurkezten ditu idazleak.

Aipatutako bereizgarri guzti hauek primeran laburbiltzen dira liburuaren izenburuan. Bete-betean asmatu du idazleak. Liburua borobildu du. Baina ezer ez da perfektua: soilik zaharkituta geratzen diren trasteak botatzen al dira txatartegira? Hirugarren adinekoa oso eskura dagoen pertsonaia da; egiari zor, ezinbestekoa planteatutako ideia mamitzeko. Baina nago, idazleak ez duela behar adinako saiakera egin pertsonaia ezberdinen bilaketan. Hutsuneren bat aurkitzekotan, protagonisten aniztasuna bota dut faltan.

Amaitzeko, hasierako ideia berreskuratuz, argibide bat eman nahiko nuke: ezkorra da, baina ez da tristea. Hori bai: aurretik irakurri prospektua ea albo-ondoriorik eragiten duen.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak