« Txatartegirako gizakiak | Haserre profetikoa »
Autopsiarako frogak / Koldo Izagirre / Susa, 2010
Hizkuntza lurrean lekutu Juan Ramon Makuso / El Diario Vasco, 2011-01-28
Euskal Herria kontzeptu argia da, ez baita kasualitatea bere itzulpena erdara ezberdinetan “País Vasco”, “Pays Basque” edo “Basque Country” izatea. Koldo Izagirrek bere Autopsiarako frogak saiakera liburuan eskaintzen digun tesietako bat, euskararen herriak, lurraldeak, bere geografia dauka eta bertan hiztunak daude, euskararenak noski, eta beste hainbat hizkuntza, hizkuntza horiek ez diotena ematen “euskal” kategorizazioa, eta euskara gatazka batean murgilduta dago. Hau izan daiteke liburuan agertzen den ideietako bat, beste batzuk eskaintzen baititu Koldo Izagirreren lanak. Euskarak baditu hamaika korapilo, “Lur hau aldi berean zaigu handiegia eta murritzegia. Handiegia, erdaldunen artean bizi garelako. Murritzegia, gaitza zaigulako euskaldunen artean bizitzea”. Baina noiz arte ibili behar dugu korapiloari begira? Koldo Izagirrek, lan jakintsu bat plazaratu du, eta horretarako baliatu da euskararen inguruan agertu diren jokabide ezberdinak, esango nuke jokabide horiek, inondik ere zatarrak, oraingoz, antzuak izan direla, nahiz eta Koldo jarri den euskarari autopsia egiten, gorpua hilda balego bezala. Eta autopsiak, gure hizkuntzan, artseniko aztarnak dituela antzeman dio Koldo Izagirrek. “Hizkuntzek hiztunak behar dituzte. Hiztunek egiten diote lurrean”. Irakurri eta gero saiakera hau, hamaika kapitulu edo atalez osatua, déjà vu sentsazio bat geratzen da, batez ere hainbat ataletan agertzen diren aipuekin, dokumentazio moduan; eta aldiz, egileak egiten dituen burutazioak, batez ere amaierako atalekoak, benetako ekarpena dira. Marcel Proustek bere À la recherche du temps perdu-n, zioen, hizkuntza menderatuen inguruan, etengabe norberaren amaren hizkuntzaren izenak ahoskatzeko, berriro ikusiko ez duten aberria ez ahazteko. Beraz, Euskaraz egin.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi