« Hizkuntza lurrean lekutu | Zertan ari zen Unamuno? »
Autopsiarako frogak / Koldo Izagirre / Susa, 2010
Haserre profetikoa Javier Rojo / El Correo, 2011-01-29
Koldo Izagirrek euskararen inguruan sortzen diren kontraesanak azaldu nahi izan ditu saiakera honetan. Liburuaren izenburuak berak ematen ditu hasieratik bere jarrera zein den ulertzeko pistak: Autopsiarako frogak da izenburua, eta Artseniko aztarnak gure hizkuntzan azpititulua. Hau da, euskara deitzen den gorpu baten aurrean gaude, eta zergatik dagoen hilotz azaltzeko arrazoiak bilatzen ditu Izagirrek. Gauzak honela, esan behar da Izagirrerentzat euskara hizkuntza baino gehiago dela, euskara identitatearen oinarria da-eta. Euskarak Euskal Herria egiten du, eta Euskal Herriaren identitatearen funtsa hizkuntzan aurkitu behar dugu. Baina hasieran nazio-identitatearen aurrean gaudela dirudielarik, berehala konturatuko gara nazio-identitate hau eta klase-identitatea nahasturik agertzen direla Izagirreren planteamenduan. Beste aldetik, euskara izaki biziduna izango balitz bezala aurkezten zaigu, bizitza propioz eta eskubidez hornituta. Eta herriari izatasuna ematen dion izaki hori herritarren gainetik dago, herritarren nahi, gogo eta borondatearen gainetik, azken finean, euskaldunak euskararen mende baitaude, haren morroi baitira. Gauzak honela, ematen du Izagirreren planteamendua ez dagoela Herder-en ideietatik oso urrun. Bere ikuspuntuak adierazteko alor desberdinetara jotzen du eta egoera azaltzeko (bibliografia oso zabala erabiltzen du) non-nahiko eta noiznahiko adibideak elkartzen ditu bereizketa handirik gabe, denak egoera berberaren adibideak izango balira bezala, eta atal laburrez osatutako liburu bat sortu du. Etengabeko gatazka baten adibideak dira, baten suntsipenarekin baizik amaituko ez dela dirudien gatazka baita hizkuntzen artekoa. Eta, ibilbidea ikusita, euskarak ditu suntsipenerako aukera gehienak.
Idazlearen tonua, nolabait esateko, profeta haserrekorrarena da. Idazlea ukatu ezina den egia baten jabe da, eta euskaldunei egia apokaliptiko hori azaldu nahi die: bide beretik joanez gero euskararenak egin duela adierazi nahi du; elebitasunarena gezurra baizik ez dela jakin behar dutela euskaldunek; euskara nolabaiteko lurraldetasunean oinarritzen den proiektu batean baizik ez dela salbatuko.
Eta idazleak plazaratu nahi duen egia egia absolutua denez gero, Egia alegia, egia horren alde ez daudenak herejeen pare agertzen dira, Egia ulertzera heltzen ez diren edo Egia ukatu nahi duten fedegabeko inuxente edo doilorrak.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui