« Bakardadeari buruz ahul | Existentziaz zertzelada batzuk »
Darwin gurean / Kepa Altonaga / Pamiela, 2010
Darwinismoaren museoa Iker Zaldua / Gara, 2010-09-17
Kepa Altonagak idatzitako saiakeraren azalean erreparatzen badugu eskuinetara Charles Darwin zaharra ikus dezakegu eta haren azpian izenburu kitzikagarria, Darwin gurean. Lehen bulkada batek eramanda edo pentsa dezakegu Darwin Euskal Herrian izan zela eta orrien segida honetan hark egindako egonaldiaren nondik norakoak eta gurean bisitak utzitako arrastoak gordetzen direla artez.
Bada, liburuan ez da argitzen naturalista arras ospetsu hark gure lurrak zapaldu ote zituen, baina Euskal Herrira iritsi zela berresten da. 1859an Espezieen jatorria argitaratu zuen. Bertan gordetzen diren gogoetek mundua irauli zuten, gogor astindu zuten hango eta hemengo pentsaera eta, jakina, Euskal Herria ez zen lurrikara hartatik libre geratu.
Finean Altonagak XIX. mendearen hastapenetik XXI. mendea irekitzen duen ateraino darwinismoak izan duen eragina erakutsi digu, museo batean barrena aretoz areto kronologiaren irizpidearen agindupean aurrera egingo bagenu bezala. Horretarako, Darwinen garaikide ziren euskaldun batzuen pasarteak eta ibiliak ekartzen ditu, beranduago darwinismoarekin, gogo onez zein txarrez, topo egin zuten gure herritar batzuen pasadizoak tartekatuz. Eta horra iritsita, jakina, Euskal Herriko elizapean sumatzen den arnasa dakusagu, kreazionismoa sortu eta esne-mamitan hazi ondoren Darwinen gogoeta xake arriskutsu gisa hautematen duen kristautasunaren taupada.
Jakina denez, hautespen naturala da darwinismoaren ardatza, itxura batean Galapago irletan jabetu zen Darwin horretaz, legendak dioenez, naturalista nabigazio-mapak egitera abiatu arren, txoriei so ematen zituen egunak, irla horietan zehar nola sakabanatzen ote diren asmatuz, eta elkarren artean nola nahasten, han sortu omen zen 1859an argitaratutako altxorra eta hautespen naturala.
Oihartzuna berehala zabaldu zen, Frantzian arbuiatu egin zuten Darwin hainbat faktore zirela medio, Alemanian harrera oso bestelakoa izan zen, itxura batez, begi onez hartu eta ulertu zuten naturalista ingelesak berretsitakoa. Eta gurean zen?
Museoan barrena Euskal Herria aipatzen duten oholtzei so eta garaiak eta kronologia aintzat hartuz, hesi ikaragarria aurkitzen zuen darwinismoak, hiru nabeko forma zuen hesia. Kaiera bat hartuta, hainbat kontu lapur daitezke museo horretatik; nire ustez, bitxi, deigarri edo gogorrena, hautespen naturala eta euskararen desagerpena lotzen dituen pentsaera edo asmo kirastua da. Zenbaitek hizkuntzak zer biziduntzat jotzen zituzten eta hautespen naturalak erabakiko zuen zein geldituko zen bidean eta nork egingo zuen aurrera, euskara, bidean geratzera kondenatua izan zen, froga argirik gabe eta errekurritzeko aukerarik gabe, Julien Vinson euskalari ezagunak egin zituen epaile lanak, haren desagerpenerako sententzia mailu kolpe batez zigilatuz. Zorionez, badirudi, euskarak hori baino kondena handiagoa behar duela desagertzeko.
Bestalde, elizak gurean izan zuen indarra handia zela jakin arren, uste dut, zenbaitzuk ez dakigula zenbaterainokoa zen hura eta kezkagarria (gutxienez) iruditu zait jakitea 1931ko martxoaren 16ko dekretu batean Modernismoaren Aurkako Zaintza-Kontseilua aipatzen dela, elizari komeni ez zitzaiona debekatzeaz ardura zedin.
Gainerako xehetasunak ezagutzeko liburua eskutan hartu eta museori bisita egitea aholkatzen dizuet neronek.
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Mesfida zaitez
Bea Salaberri
Irati Majuelo
Transgresioa irakasgai
Bell Hooks
Bestiak Liburutegia
Manttalingo alaba
Mikel Etxaburu
Paloma Rodriguez-Miñambres
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Asier Urkiza
Haragizko mamuak
Karmele Mitxelena
Nagore Fernandez
Zoriontasunaren defentsan
Epikuro
Aritz Galarraga
Zeru-lurren liburua
Jon Gerediaga
Aitor Francos
Ez naiz ondo akordatzen
Karlos Linazasoro
Sara Cabrera
Gizon barregarriak
Joxean Agirre
Sara Cabrera
Ura ez baita beti gardena
Xabi Lasa
Irati Majuelo
Gaueko azken expressoa
Eneko Aizpurua
Ibon Egaña
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Aiora Sampedro
Gizadiaren oren gorenak
Stefan Zweig
Jon Jimenez