« Abentura nobela | Literatura duinaren bilaketan »
Segundorik luzeena / Bill S. Ballinger (Xabier Olarra) / Igela, 2009
Segundo bete bizialdi Karlos del Olmo / eizie.org, 2010-08-04
Igela argitaletxearen bilduma honetantxe Xabier Olarrak berberak ere euskaratuta plazaraturiko Ilegorriaren emaztea eleberri ospetsuan legez, Bill S. Ballingerren Segundorik luzeena hau aurreko mendearen erdialdean Estatu Batuetako eleberri beltzean izan zen joera lirikoaren sailean kokatu beharrekoa da, besteak beste, Fredric Brown, Stenley Ellin eta Kenneth Fearing idazle itzaltsuek jorratu zuten letrazko joeran. Honako honetan ere, narrazio haria bi ikuspegitatik aurkezten du, bi narratzaile mota darabiltzanez gero; hala, amaieran korapiloa aldez askatu arte, suspensez betetako bi bide ezberdinetatik gidatzen du irakurlea egiaraino, argiraino.
Dena dela, lirismoa gorabehera, Ballinger errealistagoa da, kritikoagoa. Gaur egun bolada-boladan dauden thriller horietako bat balitz bezala, sustraiak artean ere denboran hurbil-hurbil zuten II. Mundu Gerraren garaiko Afrikako basamortuetan eta soldadu ohien munduan ondo errotuta dituen egitura bati esker, hogeigarren mendearen erdialdeko gizarte iparramerikarraren halako azterketa moral moduko bat ere egiten du. Mota horretako eleberri guztietan legez, heriotzak, legeak, gaizkileek eta poliziek beste dimentsio bat hartzen dute, gizarte uste (ustel) ondo errotuak zalantzan eta kolokan jarrita.
Eleberri beltzetan, gutxi edo gehiago, halako kritika sozial zama bat izan ohi da, besterik ez bada, garaian garaiko eta tokian tokiko gizarte kronika errealista, fidela egiten duen aldetik. Eta, sarritan, helburu lehentzat gizarte kritika egitea duten liburu batzuek baino askozaz ere emaitza hobea lortzen dute eragin kritikoari dagokionez, eleberri beltzek gizarte alde ilun eta ezkutuen argazki moduko bat egiten duten aldetik. Halakoren ezik ez dago honako honetan ere, nahiz eta urrezko bihotzaren jabe den aleren bat ere aurkezten digun.
Ezin jakin idazterakoan hainbat kontakizun maila eta beste hainbeste identitate nahasi erabiltzeak zinemagintzara eta telebistara eroan zuen ala ikus-entzunezkoak halako maiteak izatearen ondorioz hasi ote zen lan honetan darabilen estilo berezian idazten; nolanahi ere den, kontua da haren idazkuntza sail handi bat gidoiek osatzen dutela, besteak beste, hainbat telesail eta film ezagunetarako jardun zuelako, eta adituen esanetan, eginkizun harexek urrundu zuen, hain zuzen ere, liburugintza distiratsu eta oparo batetik, nahiz eta ia hil zen arte txitean-pitean argiratzen iraun zuen, alditxo batean irabazpide ederragoa ematen zuten espioi eleberriak idaztetik ere igaro ostean. Bill Sanborn Ballinger idazle iowatarra Wisconsingo Unibertsitatean ikasketak burututakoan, iragarkiak eta irrati-telebistetarako gidoiak idazten hasi zen. Europatik eta Asiatik luze bidaiatu ondoren, 1950. urtetik aurrera Kaliforniara aldatu zen, telebista jaioberriaren inguruko gidoilari beharraren booma aprobetxatzearren.
1960. urtean Edgar Allan Poe saria irabazi zuen, telebistarako egindako idazlanengatik. Unibertsitate irakaslea ere izan zen, eta zenbait kargu garrantzitsu izan zituen hainbat erakundetan. Frederic Freyer eta B.X. Sanborn ezizenak ere erabili zituen, batez ere literatur sorkuntzako ildo nagusitik urruntzen ziren lanetan.
Idazlearen lehenengo liburuak detektibe eleberri garbiak izan ziren, eta 1950. urtean argitaraturiko Kez egindako erretratua (Igela argitaletxea) 1956. urtean film bihurtu zuten —Ingalaterran, eta ez Estatu Batuetan— Wicked as they come izenburupean. Ohiko detektibe eleberri arrunten ildoetatik urruntzen hasi zen Ilegorriaren emaztea (Igela argitaletxea) lanari esker, Segundorik luzeena honetan darabilenaren antzeko narratzaile jokoaren bitartez. Beraz, detektibe eleberriak, nobela beltzagoak, espioi eleberriak, suspense nobelak eta mafiaren ingurukoak izkiriatu zituen, ikus-entzunezkoetan jorratzen zituen bideen ondo-ondotik.
Xabier Olarrak eskaini digun itzulpen nabarmen honetan kontu lauso bakarra dugu liburuak guztiz atondu gabe plazaratu dutelako itxura izatea, beste orraztaldiren baten beharrean baitago, nahiz eta horrek hiru izen izan zituen eta segundo luze bakarrean guztiak galdu zituen gizonaren inguruko suspense pirua batere zapuzten ez duen; azken buruan, hitzek zerbaitetarako balio duteneko mundu bat du amets protagonistak, “non gizonaren arimak ez duen bakarrik bizi behar eremu jende-hustuetan”.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres