« Epaltzaren irakaspena | Eguerdiko kafetxoaren mingotsa »
Ikusezin / Paul Auster (Oskar Arana) / Alberdania, 2009
“Bizitza bakoitza behin gertatu zen istripu baten emaitza da” Saioa Ruiz Gonzalez / Argia, 2010-04-25
Behin, Paul Austerrek ateraldi bat egin zuen basoan barna. Bertan, kasualitateetan eta ustekabeko gertaeretan ezkutatzen den zeinu-sistema misteriotsu bat topatu zuen. Denborarekin, hura bilakatu zen, mundua islatzeko baliatuko zuen hizkuntza. Badira barrea eragiten dizuten kasualitateak baina, era berean, badira heriotza eragiten dizutenak. Zoriaren hizkuntzak, giza-hauskortasuna esan nahi du gure ohiko hizkeran, eta elementu horren indarrak, bere obrak darion esentziaren osagai garrantzitsuenetako bat osatzen du.
Kaleratu duen azken eleberriak badu horretaz eta beste hainbatez. Egia esateko, azken lanekin erkatuz —gure idazlearen irudimen jarioa agortzen hasia zelaren seinale ziruditenak—, City of Glass (1985) edota Oracle Night (2003) lanetako Paul Auster baten arrastoak berreskuratu eta, askoren ustez, gainditu egin ditu. Alberdaniaren eskutik argitaratua eta Oskar Aranaren itzulpen lanari esker, Ikusezin izenburuaz euskaratua heldu zaigu, beste behin, errealitatea eta fikzioaren mugak lausotzen dituen, “matrix” austeriarraren zentroan koka genezakeen, eredu bikaina.
Grosso modo esanda, liburua lau zatitan banatua dago, baina narrazio gainjarrien erabilerak, testu bikoitzarekiko jolasa baimentzen du. Adam Walker 1967an, literatura ikasten duen 20 urteko gaztea da. Gau batean, Rudolf Born eta Margotek osatutako bikote frantsesa ezagutuko du eta harez geroztik, gure protagonistaren bizitza ez da berdina izango. “Zerbait gertatzen da eta, gertatzen hasten den momentutik, ezerk ezin du izan berriro berdin” aipatu zuen idazleak.
Kontatzen zaizkigun Walkerren gaztaroari buruzko gorabeherek, etorkizuneko eleberri baten bilbea osatzen dute. Hau da, irakurtzen duguna, 2007an hilzorian dagoen Adam Walkerren, 1967 izeneko eleberria izango denaren eskuizkribua da. Hiru narraziotan —udaberria, uda eta udazkena— James Freeman izeneko idazle ospetsu bati, hark berrikus dezan, bidaltzen dion gauzatu gabeko proiektu baten zirriborroa. Beraz, irakurle bezala bereganatzen dugun istorioaren trama, zuzendu eta osatu beharreko narrazio-testua bilakatzen da. Eleberri baten eraiketa prozesuaren lekuko bihurtzen gaitu: lekukotasun idatzien itzulpenak, beste narratzaile batek osatutako hilzori baten oharrak, egia kontatua gezur bihurtu nahi duten pertsonaia eta lekuen izen aldaketa. Zein da Walkerren istorioari zor zaion sinesgarritasun maila? Dena? Batere ez? Edo irakurleak berak eskaini nahi diona?
Ongi etorriak Paul Austerren mundura.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro