kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Malenkonia arabiar bat / Abdela Taia (Patxi Zubizarreta) / Alberdania, 2009

Malenkoniazko testigantza fidela Patxi Sarriegi / Deia, 2010-04-17

Patxi Zubizarretak euskaratutako Malenkonia arabiar bat, Abdela Taia idazle marokoarraren eleberri autobiografikoa da, momentu askotan fikzioa eta errealitatea bereizten zaila gertatzen den eleberria. Maitasun istorioa da funtsean, bakarrizketa moduan aurkeztua, burutazio ia etengabean lehenengo pertsona gramatikala nagusiki erabiltzen duena. Protagonistaren amodio gosea deskribatzen du, homosexualitatea era erromantikoan, tristuratik zorionera zein tarte txikia dagoen behin eta birritan frogatzen duena.

Arina eta irakurgarria, zer pentsatua eragiten du momentu askotan, maitasun ezinezkoaz. “Nola irteten da amodiotik? Amodiozko zoramenetik? Nola kontrolatu sentimendu makina hori nik jakin gabean gidatzen baldin banau?… Nola bizi maite ez zaituen norbaiten oroitzapen tristeak, garratzak, kilikagarriak oso-osorik bildua zaudelarik?”. Horixe liburuak planteatzen duen gaiaren muina, maitasunaren ezina, amodioaren obsesioa homosexualitatean, liburu osoan zehar etengabe jorratzen duena.

Rabat, Paris, Marraketx, Kairo… bizitzaren kokaleku desberdinotan bizitutakoak lagun ditu narratzaileak, ukitu errealez eta sentikorrez, umearen arabera ideia eta hitz bakoitza egoki taxutua eta josia.

Funtsean amodiozko liburua izan arren, bestelako zertzeladak ere ageri dira liburuan, ekialdeaz eta arabiar kulturari dagozkionak esaterako. Etengabeak dira iradokizunak, poetikarako joera eta pentsamendu barnekoietarako gonbiteak. Hortaz, modu naturalean gogoeta eragitera gonbidatzen duen liburua da, irakurketa azkarrean ere bakarrizketa koherente etengabeek eragiten dutena. Burutazio ugari tartean, aldi berean, zenbait unetan erritmo bizia hartzen duen istorioa da. Maitasun ezinezko bakoitzaren ondoren… Xouaib, Javier, Karim… eromena atze-aurrera dabilenean esaterako.

Azken batean, irakurlearen inplikazioa bilatzen duen liburua da, irakurlearengandik hurbil egon nahi duena. Galdera erretoriko ugari dira tartean, gogoeta moduan formulatuak. Bizipenez betetako pasarteak dira, ezkutuak, errealistak, barnekoiak, egiazkoak, zuzenak… horixe idazlearen ahalegina, itzultzaileak bikain bete duena. Itzulita izan bada ere, euskaraz gozatzeko istorioa da; goraipatzekoa, beraz, Zubizarretak agertzen duen hizkuntzaren naturaltasuna, argitasuna eta trebetasuna. Sentimendu testigantza oldea da istorioa, malenkoniazko lekukotza fidela, irakurleak estimatuko duena, Abdela Taiaren eskutik.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak