kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Lagun armatua / Raul Zelik (Edorta Matauko) / Txalaparta, 2009

Lagun izoztuen gorazarrean Mikel Asurmendi / Irunero, 2010-04

Labur beharrez, istorioaren —protagonistak gure historia garaikideko lagunak dira— kokapena zu zerorrek, irakurle lagun horrek, deskubrituko duzu liburua irakurtzean.

Lagun armatua izenak Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua nobelari aipu egiten dio. Liburuak, hainbat iradokizun eskaintzeaz batera, Sarriren nobela berrirakurtzera animatu nau (baita bidenabar esanda, Mikel Antzak kaleratu berri duen Ospitalekoak nobela irakurtzera ere).

Nobelan mamu baten antzera dabilen pertsonaia Sarri da. Mamu ez, baizik eta haragizko pertsonaia dena Zubieta da berriz. Zubieta Mikel Albisu da. Antza izengoitiaz. Sarri eta Antza biak ala biak ETAko kide historikoak dira. Fikzioan birsortuak, bistan da. Mamu hitza erabili dut. Istorioan zabaltzen den mamu gisako horrek ematen dio berezko jitea nobelari. Klandestinitatearen xarma eta magia, militante altruisten adorea… Zer ote da bizitzan erreala baina? Zenbat ote du bizitzan gure imajinazioak eraikia?

Lagun izoztua liburua interesgarritzat joa izan zen. Ordea, eleberria ez zela borobila esan zuen batek baino gehiagok. Lagun armatua nobela antzekoa ote den nago. Hots, liburu txukuna, baina ez nobela borobila.

Lagun armatuaren emaria eskergarria da, besteak beste, ez delako euskaldun batek idatzia, ezta espainiar ez frantziar batek ere. Erran nahi baita, neurri eta modu ezberdinetan, gatazkak ukitutako hiru identitate hauek izan dezakeen baten eskutik idatzia. Eskertzekoa da gaia alemaniarrei hurbildu izana, hots.

Nobelako protagonistak, Alexek, Euskal Herriaren independentziaren alde borrokan ari diren militante armatuak deskribatu ditu. ETAko militanteen baloreak, bertuteak, kontraesanak eta gabeziak.

Lehen partea luzeegia egin zait. Alemaniar irakurle bati Bilboko —eta Euskal Herrikoa oro har— eta Mediterraneo aldeko deskribapenak kitzikagarriak egin dakizkioke gisa horretara kontatuak, euskal irakurle batentzat aldiz, deskribapenak erredundanteak izan daitezke.

Lagun armatua nobela road movie generoaren ildoan narratuta dago. Genero zinematografiko hori lantzen den film askotan gertatzen den legez, nobela paisaian ainguratua geratu dela iruditu zait. Halaber, ez dela pertsonaiengan behar beste baitaratzen. Areago, nobelari trama ongi bilbatzea eta tentsioa falta zaizkiola.

Ene aburu baino ez da. Gainerakoan, liburu duina iruditu zait.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak