Homo Faber / Max Frisch (Joxe Austin Arrieta) / Elkar, 2001
Patuak uste ez garena izatera eraman gaitzake Mikel Asurmendi / Irunero, 2002-02
Nobela gotorra ekarri dugu aldi honetan: Homo Faber. 1957. urtean idatzia. Beraz, laster mende erdi bat joan da Max Frisch idazle suitzarrak idatzi zuela. XX. mendeko alegoria bikaina eskaintzen duen eleberria dugu Homo Faber. Ez da egungo garaikoa, baina egungo garaia eta testuinguruaz gaztigatzen digun literatur obra bikaina da berau.
Egungo gizabanakook komunikatzeko dugun ezintasunak, gainera etorri zaigun aurrerapen etengabearen onurak, baita aurrerapen beraren oinazeak gure baitan sorrarazi duten krisiaren lekukotasun krudela da Max Frischen eleberria.
Mundu honen globalizazio ekonomikoaren arrastoan jartzen gaitu eleberriak. Walter Faber, ingeniaria, New York-etik Greziara, Europako mendebaldetik Guatemalara ibili dabil bere lana dela-eta; gure planetan dabil jira-biraka. Izaera praktikoa eta pragmatikoa duen pertsona da Homo Faber, bere abizenak dioen bezala. Abizenak, alemaneraz, gailua edo tresna adierazten baitu. Beraz, gizon tresnatutzat jo dezakegu bera. Ez da erromantiko horietako bat, ezta urrik ere.
Bizitzak, alabaina, ezuste galanta emango dio. Sekula pentsa zezakeen abentura bat suertatzen zaio. Izan ere, kasualitateak eta patuak gizakion ibilbidea marka dezake une batez. Halabeharrak uste ez dugun esperientzia bizitzera eraman gaitzake. Eta, orduan, gure usteak ustelak bihur daitezke, eta gure aburua, bat izan ezik, bat baino gehiago bihurtu ere bai. Horra, eleberri honen nondik norakoa. Hori guztia, eta Joxe Austin Arrietaren euskara paregabean.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro