« Bikote harremanak | Aspaldiko berritzailea »
Ohe bat ozeanoaren erdian / Mikel Hernandez Abaitua / Erein, 2001
Ihesaldia Javier Rojo / El Correo, 2002-01-30
Ezin dugu esan Mikel Hernández Abaituak gehiegi idazten duenik. Argitaratu behintzat ez du asko egiten. Baina hala suertatzen denean, liburu interesgarriak eskaintzeko ohitura izaten du. Honetan “Ohe bat ozeanoren erdian” izeneko nobela irakur dezakegu. Euskal Herriko egoeran oinarrituta, idazleak kontatzen digu nola protagonistak Euskal Herritik Bolognara joatea erabaki duen, hemen gertatzen denarekin nazkatuta. Bidaia fisikoak barne bidaiarako eta hausnarketarako aukera ematen du. Pentsamenduak, oroitzapenak eta bidaiarekin lotutako gertaera txikiak batera agertzen dira, Euskal Herriko egoeraren aurrean lehenengo pertsonan etsipenez beterik mintzo den protagonistaren buruan.
Izan ere, bidaia hau itotzen duen mundu batetik egindako ihesaldia baino ez da. Batzuetan, ez dakit irakurlearekiko konplizitatea bilatzeko, egiten diren aipamen batzuek (errealitatetik hartutako gertaera oso ezagunak, baina kasu honetan protagonistarekin lotuta baleude bezala azalduak) nabarmenegiak dirudite. Bestaldetik, atal batzuk ezagunak izan dakizkioke irakurleari, istorio solte moduan agertu baitziren Ahotsak izeneko liburuxka batean. Euskal Herriko egoerak sortzen duen nekaduraren ondorioz egindako liburua da, azken finean.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Erreplika
Maialen Berasategi Catalan
Ibon Egaña
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero