kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

On Casmurro / Joaquim Machado de Assis (Josu Zabaleta) / Alberdania-Elkar, 2009

Jelosia Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2010-02-12

Machado de Assisek, Bras Cubasen hil ondorengo oroitzapenak idatzi zituenean, 188lean, ez zekien bide berria (hainbeste erabiltzen den eta erabilia izan den bide berria) irekitzen ari zela. Garai hartan ez baitziren ezagunak Freuden teoriak, ezta Joyce eta Faulknerren lanak ere. Jakinekoa baita XX. mendeko literatura, neurri handian, Freuden zordun dela, hala denik jakiteke askotan. Izan ere, giza ariman sartu eta bertan aisa ibiltzeko dohaina zuen Machado de Assisek, besteen baitan ezkutuan zegoena aireratzeko ahalmenarekin batera.

On Casmurro beranduagokoa dugu, 1899koa, hain zuzen. Engainagarri suerta daitekeen liburua da. Eleberri errealista izanik, oso errealistak ez diren kontuak dakartza, beti bila baitaiteke azalekoa baino sakonagoa izan daitekeen erantzuna, edozein galderaren aurrean. Sentimenduak ezin bazterturik, agerikoak gertatzen dira, ezin ezkutatu gehiago. Ondotxo zekien hori Shakespearek, gizakia bere grina eta pasioek menderatzen dutela, ekaitzak itsasontzia bezala, eta batzuetan ez dagoela irtenbiderik, zerbait kantatzea, zerbait xuxurlatzea, zerbait gogoratzea baino, arrakalatu aurretik.

Jelosia da gaia. Horretan Machado de Assis ez da oso orijinala. Gai gutxi baitago munduan, jelosiarena bezain hunkigarri eta, nondik begiratzen den, mingarri. XIX. mendeko literatura, bestalde, adulterio egilez hanpaturik dago. Irakurri besterik ez dago Tolstoik, Flaubertek, Maupassantek, besteak beste, idatzitakoa.

On Casmurro eleberri goxo eta orekatua da. Maitasunaren gorabeherak kontatzen dira bertan, engainuekin batera. Baina, azkenik, irakurleak ez du jakingo nork nor duen engainatzen, emazteak senarra ala senarrak emaztea.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak