« Idazle ezezaguna | Ez obeditu inori »
Malenkonia arabiar bat / Abdela Taia (Patxi Zubizarreta) / Alberdania, 2009
Nitasunetik kontzientziaren eraikuntzara Gema Lasarte / Argia, 2009-10-11
Abdela Taia idazle homosexuala eta marokoarra dugu, nahiz eta azkeneko hamarkadan bere nortasuna Parisen berregiten ari. Berreraikitze horren beste saiakera bat bezala ikusi beharko genuke haren azken nobela, “Malenkonia arabiar bat”: intimista, narrazio poetikoa, telegrafikoa, fragmentarioa.
Nortasunaren edo kontzientziaren eraikuntzaren paradigma dira nobelak dituen gogoetarako atalak: Oroit naiz, Idatzi… Batetik, gogoratu beharra dauka eta bestetik, memoria eraiki, kode berrian gainera. Izan ere, Marokon homosexualitatea zigortua baitago kartzelarekin. Taiak bere homosexualitatea denen aurrean agertzea, lau haizetara idaztea erabaki du. “Marokon nire lotsa izan daitekeena zerbait indartsua bilakatu nahiko nuke, (…) ez dut homosexualitatea tribializatu nahi, (…) eta moda sinple bihurtu, zerbait iraultzailea izatea nahiko nuke” (El País, 2006).
Beraz, egilearen nahiak fikzioa eta errealitatea nahastera garamatza. Ez dakigu noiz ari zaigun Abdela Taia bere bizitza kontatzen, noiz Abdela protagonistaren egiteak idazten. Kontatu nahi duena eta bizi izandakoa nahita edo nahi gabe etengabe nahasten dituelako.
Salé-n, Rabat ondoan, familia xume batean jaio zen Taia, eta Genevan eta Sorbonan ikasi zuen. Bost liburu ditu dagoneko idatziak eta ez du aukerarik galdu homosexualitateaz jarduteko, eta giro homofoboa nahiz kultura arabiarrak bizi duen matxismoa salatzeko.
Abdela Taiak ohean ematen ditu ordu gehienak Patxi Zubizarretak itzulitako eleberri honetan, maitasunaren usainarekin eta izerdiarekin irakurleak liburuaren orrialdeak bustitzeraino. Herri sentsuala, giro arabiarrak, bizitutako maitasun abaniko zabala eskaintzen digu, Taiak. Haurren artean hain ohiko diren jolasak. Kalean nouiba, nork bere burua besteari eskaintzea. Bortxaketak, maitasunaren diktadurak. Beti ere gizonen artean. Izan ere, nobela honetan emakumerik apenas agertzen den. Emakumeen arteko harremanen nahiz bestelako harremanen inguruan isiltasuna da nagusi. Amak existitzen dira, halere: Hai Salameko emakume indartsuak, tradizionalak, arauen mendeko direnak. Ez da gutxi.
Bukatzeko, Abdelak arabiar kulturari beste begi batzuekin so egiteko proposatzen digu, kantuen, literaturaren, zinemaren, musikaren edo artearen bidez, arabiar munduarekin lotura duen intertestualitate oparoa eskainiz. Alberdaniak argitaratu berri duen liburua aski interesgarria suerta dakiguke, hain juxtu ere, arabiar kulturara zertxobait hurbiltzeko eta bidenabar harreman periferikoen gainean gogoeta egiteko. Hori bai! Arestian esan lez, harreman askeen aldarri izan daitekeen memorandum poetiko honetan pertsonaia femeninoen falta sumatuz. Agian gizonezko protagonista aski femeninoa delako? Edota feminitatearen eta maskulinitatearen arteko mugak zalantzan jartzen dituelako?
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria