« Gandiagaz haratago | Altxor eskas baten notarioa »
Urre urdinaren lurrina / Jurgi Kintana / Pamiela, 2009
Idazle ezezaguna Javier Rojo / El Correo, 2009-10-10
Jurgi Kintana Goirienak Urre urdinaren lurrina izenburuko saiakera eman du argitara. Izenburu horrek, azken finean modernismoa gogorarazten duen esaldi ederra baita, ez du zehazki adierazten zertaz ari den idazlea liburu horretan. Lagungarri moduan azpititulua dugu: Euskal idazle galduaren bila (1810-1940). Baina agian horrek ere ez du kontua erabat argitzen. Idazlea historialaria da eta dudarik gabe azpitituluan aipatzen diren daten artean euskal kulturan gertatutakoa ondo baino hobeto ezagutzen du. Liburu honetan euskal literaturara mugatu du kulturari buruzko bere ikerketa historikoa. Abiapuntua askotan gure artean entzun izan den ohiko kexuan dago: euskal literaturak ez du tradizio sendorik, ez haren gainean oinarri berriak landatzeko ez haren kontra aritzeko ere. Gauzak honela, euskal idazleak umezurtz aurkitzen dira XIX. mendeko literatur ereduak bilatu behar dituztenean. Jurgi Kintanak, topiko horretan oinarrituta, espekulazio bat plazaratzen du, galdera hipotetiko moduan aurkeztu daitekeena: eta hor nonbait oharkabean pasatutako idazle ezezagun miresgarri bat egongo balitz ahaztuta? Jakina, horrelako idazleak baldintza batzuk bete beharko lituzke eta nobela errealistaren esparrukoa ezin daitekeela izan iritzita, poesia sinbolistaren inguruan saiatzen da bilatzen halako idazlea. Jolas bat da hau guztia, zeren Kintanak egiten duena data horien barruan euskal literaturan aurki daitezkeen poesia sinbolistaren zenbait aztarna plazaratzea baita. Aitzakia, azken finean, gure idazle marjinal batzuen ibilbidea gogora ekartzeko eta euskal literaturak historiaren ikuspuntutik begiratuta dauzkan muga estrukturalen berri emateko. Bi aldiz marjinalak diren idazleak agertzen zaizkigu kontaera honetan eta, jakina denez, bertan ez du aurkitu halako idazle miresgarririk, Kintanak aldez aurretik ondo baino hobeto zekienez.
Baina pentsa dezagun momentu batez kasualitate kolpe batek begien aurrean jartzen digula halako idazle bat, inork ezagutzen ez zuena… Ez litzateke gauza handirik aldatuko literaturaren bilakaeran, bere garaian inork ezagutzen ez zuen idazle batek nekez izan bailezake eragina kulturan. Eta bere garaia pasatu eta gero, filologoen kontua besterik ez litzateke izango idazle horren eragina.
Izan ere, Jurgi Kintanak berak gogorarazten duen bezala, honelako aurkikuntza bat, beste garai bati dagokiona, dagoeneko gertatu da, eta idazleak Lazarraga zuen izena.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez