« Irakurlea nolakoa zaren, horrelako nobela duzu ediren | Idazle ezezaguna »
Azken egunak Gandiagarekin / Joxe Azurmendi / Elkar, 2009
Gandiagaz haratago Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2009-10-09
Ba al dago Jainko faltsurik? galdetzen dio bere buruari Joxe Azurmendik liburu honetan. Mardula da liburua, eta sakona ere bai, tarteka. Etxe bat husten denean, berdin ateratzen dira gauza garrantzitsuak eta ez hain garrantzitsuak, eta gero gordetzen dira eta noizbait batzuk botatzen dira eta beste batzuk ez. Zergatik gauza batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak ote diren ez dago zehazki jakiterik, unean bederen. Liburu hau, esaterako, Joxe Azurmendik Gandiagarekin igarotako azken egunei buruzko kronika izateko jaioa zen, baina, azkenik, Joxe Azurmendiren gogoetak biltzen ditu, Gandiagarekin hitz egindakoaren harira sortuak. Gandiaga liburuan dago; baina Joxe Azurmendik ekartzen eta erakartzen duen neurrian, azalarazten eta desagerrarazten duen neurrian. Gandiagaz haratago doan liburua, Gandiagaz honatago ere badator. Haren obsesioak aintzat harturik bere obsesioen mapa obsesiboa marrazten baitigu Azurmendik. Gandiagaren obsesioak poesia gai bilakatu ziren, edo bilakatu zituen berak, eta idatziak diren neurriak jakinekoak dira, edo izan daitezke, irakurriz gero, eta irakurtzeari buruzko azterketa eginez gero. Joxe Azurmendirenak, ordea, berriak dira, orain arte idatziak, edo era horretan idatziak, izan ez diren neurrian. Fedea eta Jainkoa, alegia federik eza eta Jainkoari buruzko zalantzak dabiltza gora eta behera, harrapatu nahian eta harrapa ezin, iheslari apartak. Baina, hala ere, Joxe Azurmendi hau ulergarri egiten da (esan nahi dut, erraza da bat egitea haren kezka eta galderekin). Beste kontua da erantzun berak ematen saiatzea, edo ez saiatzea. Liburu eruditoa da, arrasto ugari uzten dituena. Hasierako galderari honela erantzuten dio: “Egiazkorik baino apenas gehiago, nik uste”.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi