« Zer nahi duzu bihar? | Habitat »
Malenkonia arabiar bat / Abdela Taia (Patxi Zubizarreta) / Alberdania, 2009
Malenkonia arabiar bat Mikel Garmendia / eizie.org, 2009-09-08
Aurtengo ekainean aurkeztu zuen Alberdania argitaletxeak Malenkonia arabiar bat gaztelaniaz, katalanez eta euskaraz. Patxi Zubizarretari zor diogu oraingoan ere idazle gazte marokoar honen azken eleberriaren euskarazko bertsioa —aurrekoa ere, Salbazioko armada, Patxik berak euskaratua da—.
Abdela Taiak bere bizitzako gertakizunak kontatzen dizkigu eta alde horretatik autobiografikoa dugu eleberria. Abdelak berak argitzen digu, ordea, berak ez duela bere buruaz idazteko beharrik sentitzen, sorburua bere bizitzan duten eta, horrenbestez, ondo ezagutzen dituen gauzez idaztekoa baizik. Liburu bakoitzerako une jakin batzuk aukeratzen ditu eta idaztea hitzak manipulatzea den neurrian nahitaez aurkitzen dugu fikzioa edo autofikzioa, Abdelak berak zehazten duenez.
Eleberri laburra dugu Malenkonia arabiar bat, oso estilo pertsonal, zuzen eta soilean idatzia. Protagonistaren, egilearen beraren amodioak eta desamodioak kontatzen zaizkigu. Erromantizismo gose dugu gure pertsonaia, kapitulu bakoitzean —“Oroit naiz”, “Banoa”, “Ihes egin” eta “Idatzi”— hil eta berpiztu egiten zaiguna, hala islatzen baita egileak bere iraganeko eta oraingo harremanen aurrean duen baikortasuna. Hasieran Rabaten bizi izandako haurtzaroa izango dugu; gero Paris hits bezain tristea eta gero berriro ere Marraketx eta Kairora itzuliko gara. Beste gizon batzuekin izandako harreman sexual eta amodiozkoek ez ezik, familiaz ere ariko zaigu —amaz batez ere— eta Ekialdeaz eta gizon arabiarrez duen ikuspegia emango digu, bere pasiorik handienarena, alegia.
Sentibera dugu, zinez, protagonista, kontalaria, eta horrek badu bere isla Abdelaren idazkeran, irakurlea barrutik harrapatzen baitu hasieratik: “Nire nahasmenduaren beraren lazturan nengoen…”. Lehen Salbazioko Armada-n bezala, ondo hartu dio tamaina eta doinua P. Zubizarreta itzultzaileak, efektua oso kontuan hartuta josi baitu esaldi bakoitza euskaratzerakoan: biok biotara, bazkalostea zertan-hartan pasatu, -n partalier, zigarroari zigarro ari zen… eta hitz bakoitza ondo aukeratuta eta ondo kalkulatuta sartu baitu: jendeketa, bertset, handios, fini, negargalea, traditu…
Aise eta gustura irakurtzen den bertsioa dugu ahalegin horren emaitza; esaldiak irakurri ahala heltzen zaizkigu adimenera ez ezik, baita sentimenera ere.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria