« Ama eta alaba | Tristezia forma, zoriontasuna edukia »
Unplugged / Luis Garde / Kutxa Fundazioa, 2009
Zer nahi duzu bihar? Igor Estankona / Argia, 2009-09-06
Liburuaren kontrazalean Kutxaren eslogana dakar Luis Garderen azken poema liburuak, Irun Hiriko Literatur Sarietako aurtengo irabazlearen lanak. “Zer nahi duzu bihar?” galdetu ordez “zer nahi duzu atzo?” galdetu behar genuke behar bada, saudadearen bidetik. Atzera begira idatzitako liburu kriptikoa da Unplugged, arean malenkoniatsua, baina ez tristea. Narratiboa, baina ez lirika bakoa. Hirugarren pertsonan pentsatua, baina norberari buruzkoa.
Iritsi ezin gaitezkeen eremuak esploratzeko baliabidetzat darabil poesia iruindarrak, iluntasunean argi printzak bilatzen dituelarik, eta gertakarietan era guztietako seinaleak. Bizitza modernoaren gailu, presa eta hustasun guztiak azaleratzen dira Unpluggeden, baina betiko galdera zaharrak gailentzen dira azken finean: Norantza goaz? Ze zulotan galtzen da galtzen dena? Tristeziaren zauriak zelan senda daitezke?
“Kontakizun, / abesti, / istorio edo poema guztiak, / leiho eta gizaki batekin hasten dira. / Gizaki bat bere leihotik begira. / (…) Ni ere leihoetan zehar begiratzen dudana naiz. / Horrela hasten da kaier hau”. Sarrerako poema honetatik bertatik hasita, Luis Garderen heteronomia leihoa dela nabari da, kristalezko talaia hori da poeta. Leihoak kanpora ematen du, baina baita norbere isla itzuli ere. Autoreak “beste niak” aurkitzen ditu leihotik kalera begira eta pertsonaiak, lekuak, fikzioa eta materiala eskaintzen dizkio bista horrek. Behatoki pribilegiatu horretatik besteei buruz idazten du poetak, bere barne-kezken istorioa eraikiz bezala.
Sakon iristeko gai da, uneka, gauza itxuraz axalekoetatik abiatuz. Kafe bat hartzeko darabilgun denbora-tarte laburra, esate baterako, eternitatearekin lotu dezake: ehun urtean aldatzen bagara, bost minutuan ere, halabeharrez, aldatu egiten gara. Dena dela, ideia unibertsal astun horiek helarazteko ez du idazleak uneoro trebetasun bera erakutsi. Irudien inflazioak eta ukitu pop-ak, orokorrean, ez diote bat ere mesederik egin mezuari. Uste dut irakurlearen atentzioa trebetasun eta txera handiz mantendu behar dituela poemategi batek, eta liburu honetan irakurlea ez, ematen du askotan idazlea bera aspertzen dela, eta poema zelan edo halan bukatu duela, ideia guztiz borobildu barik. Lerroak azken burura eramatea eta poema bat ontzea ez dira gauza bera. Aurten finagoak eta sakonagoak liburu asko argitaratu dira, ez direnak hitz-elkarketa soilean oinarritzen.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi