« Ezkerraren poza | Nitasunetik »
Jantzi beltz bi / Josu Penades / Alberdania, 2009
Ama eta alaba Javier Rojo / El Correo, 2009-09-05
Emakume bat hilzorian dago, sendabiderik ez duen gaixotasunak jota. Sendagileek hilabete gutxirako bizitza duela esan diote. Egoera horretan, eta bizitzaren atea ixteko, zenbait eginbehar burutu behar dituela erabaki du emakumeak, bizitzan solte geratu zaizkion hariak nolabait bukaeran lotuta utzi nahi baititu. Hauxe da Josu Penadesen eskutik datorkigun Jantzi beltz bi izenburuko nobelaren abiapuntua. Ameriketako Estatu Batuetako komedia izango balitz liburua, emakumeari gauza xelebreak egitea bururatuko litzaioke (ez dakit ba, parapentea egitea edo Tibetera joatea edo horrelako zerbait). Hemen kontatzen den istorioa, ordea, drama da, drama bikoitza gainera. Emakumeari egitea bururatu zaion gauzen artean bere alabari testu luze bat idaztea dago, harekiko zorretan sentitzen baita. Izan ere, hogei urte baino gehiago dira alabak etxetik alde egin duela, droga munduan sartuta, eta salbuespen txiki batzuk alde batera utzita, amak ez du alabaren berri handirik izan denbora horretan. Gaixotasuna baldin bada lehenago drama, alaba horrela galtzea da bigarrena. Alabarentzat prestatzen duen idazki horrek osatzen du nobelaren testua. Testu horretan zehar amak alabari bere bizitza kontatzen dio, jakin gabe alabak inoiz testu hori irakurtzeko aukera izango duen ala ez. Baina testuan agertzen diren xehetasun batzuk kontuan hartuta (amaren eta alabaren ikuspuntutik jakintzat eman beharko ziren zenbait xehetasun oso zehatz agertzen dira azalduta; emakumeak ikasketarik ez duen arren erretorikoegia da testua), fikzio hori nekez mantentzen dela iruditzen zait.
Alabak hamazortzi urte zituelarik alde egin zuen etxetik eta horren ondoren, gutxitan egin dute topo berriro amak eta alabak. Beraz ia ez dute elkarren berri. Amak enkontru hauek kontatzen ditu, familian gertatzen diren gauzak; gaixotasunak bere lana egiten duen bitartean burutu nahi dituenak azaltzen zaizkigu, beti ere bere gaixotasunarengatik gehiegi arranguratu gabe, estoizismo handiarekin.
Baina ni naizen irakurle honen ikuspuntutik begiratuta, garrantzitsuena ematen duena ia aipatu gabe geratu da: ez du azaltzen zer gertatu zen ama-alaben artean honek etxetik alde egitea erabaki baino lehen. Zantzuren bat, iradokizunen bat azaltzen zaigu testuan, baina gaiaren muinean sartu gabe. Izan ere, azaltzen ez zaigun horretan dago dramaren abiapuntua, eta irakurle honi arazoa ezerezetik sortu den inpresioa utzi dio liburuak.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi