« Kontatzeko moduak | Elvis hil zen urtean »
Infernuko hesteetan / Charles Bukowski (Mikel Olano) / Elkar, 2008
Infernuko hesteetan Mikel Garmendia / eizie.org, 2008-07-10
Zail da, zail denez, Bukowskiri eta bere obrari buruz gauza berririk esatea. Ameriketan izandako poetarik onenentzat dute batzuk. Onena ez bada, onenetakoa bai, behintzat.
Poesia zuzena, alferrikako apaindurarik gabea, kontzesiorik gabea, zainetik zuzenean sartzen zaizuna, barrua mugiarazi eta zure lekuan jartzen zaituena, inongo menpekotasunik gabe, norbera errealitatearen aurrez aurre. Errealismo zikina deitu izan zaio eta benetan zalantzan jartzeko modukoa dela esango nuke zikin adjektiboa, errealitatea den bezalakoa baita ez zikina, ez garbia. Zikin adjektiboaren ordez beste bat jartzen hasiz gero, nik zintzo aukeratuko nuke, horra, errealismo zintzoa. Zintzotasuna baita, Infernuko hesteetan izeneko poema-liburuxka irakurri ondotik gelditzen den sentsazioa, edo benetakotasuna nahiago bada. Basatia? Bai, halakoxea hartu baitzuen lagun mintzat: alkohola. Zintzoki eta benetan esaten baitigu Bukowskik poemotan nola joan zen minbiziak jotako ama bisitatzera, nola ikusten dituen gainerakoak, nola ikusten dituen emakumeekin izan dituen harremanak, nola ikusten dituen beste idazleak, historian zehar izandako poetak, nola ikusten duen lana, langileak?
Mikel Olanoren eskutik heldu zaigun bertsioa ere —itzulpena, alegia— halakoxea dugu zuzena, konplexurik gabea, naturala, hitz ondo aukeratuez egina… Olanok berak idatziak direla ematen du.
Bidaia labur bezain sakona, daramagun zoramenezko bizitza honetan geldialdi txiki bat egin eta nor bere buruarekin egoteko parada ezin hobea dugu poema-liburuxka polit hau, gogorra eta aldi berean samurra. Luzamendutan aritzeak baino askoz hobeki piztuko dio beharbada nahi duenari liburu hau irakurtzeko gogoa ondorengo poemak, Kausa eta ondorioa izenekoak: “onenek maiz beren burua akabatzen dute, / ihes egiteko bestetarako ez, / eta atzean geldituriko horiek / ezin dute sekula ulertu / zer dela eta inork / ihes egin nahi / ote duen inoiz / beraien / gandik.
Zero
Aitor Zuberogoitia
Amaia Alvarez Uria
Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga
Aiora Sampedro
Carvalho Euskadin
Jon Alonso
Mikel Asurmendi
Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez
Jon Jimenez
Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi
Asier Urkiza
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
Nagore Fernandez
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Aiora Sampedro
Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi
Mikel Asurmendi
Haize beltza
Amaiur Epher
Jon Jimenez
Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola
Asier Urkiza
Girgileria
Juana Dolores
Nagore Fernandez
Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin
Aritz Galarraga
Teatro-lanak
Rosvita
Amaia Alvarez Uria