kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Intimitatea / Hanif Kureishi (Harkaitz Cano) / Txalaparta, 2008

Intimitatea Mikel Garmendia / eizie.org, 2008-11-07

Badira irakurketa batzuk, kontsiderazioak kontsiderazio, irakurri aurretik bezala uzten ez zaituztenak, barruak mugitzen dizkizutenak, eta horiexetakoa dela esango nuke Kureishiren Intimitatea. Aitorpen bat dugu izatez, zintzoa bezain mingarria, autobiografia moduan idatzitako fikzioa, nahiz eta egileak berak sekula argitu nahi izan ez duen benetan hala den. Kontuak kontu, irakurleak benetan sinetsiko dio aitorpena kontalariari —fikziozkoa izan ala ez—, eta irakurle bakoitzak izango du bere identifikatze-maila.

Probokatzailea da, nolanahi ere, eta halaxe bihurtu da hainbat eztabaidaren sorburu. Bada liburuaren literaturtasuna bera ere zalantzan jartzen duenik edo, bestela esanda, papereratutako testigantza edo aitorpen hutsa dela dioenik. Ez dugu hemen ebatziko, noski, literatura zer den eta zer ez. Liburuaren irakurketak utzi digun sentsazioaz ariko gara besterik gabe. Zuzena da erabat estiloa, sintaxi lau eta ez korapilatsua. Lexiko mailan ere ez gaitu inola ere hiztegiaz baliatzera behartzen. Gaia bera da, beraz, zirrara edo efektua sortzen duena. Protagonistak bikotearengandik bereizteko hartu duen erabakia nola hartu duen eta nola gauzatzen duen kontatuko digu zehatz-mehatz baina, batez ere, bere buruarekin izandako borrokaren berri emango digu. Gogor, mingarri, berekoi… hainbat adjektibo entzun eta irakurri ditzakegu aitorkizun honen gainean, baina esan beharra dago, nik uste, muga-mugara iristen bada ere, ez dela zinikotasunean erortzen. Aitzitik, emozioa da gailentzen dena.

Eta, oro har, gaiaren aldetik egiten badu ekarpenik interesagarriena, gai horren barruan berebiziko garrantzia duen kontzeptu bat agertuko zaigu: traizioa. Zilegi al da konnotazio negatiboak dituen jokamolde horretaz baliatzea, irtenbide bat al da traizioa, zer da, azken finean, traizio egitea edo nori egiten diogu traizio? Ez dira, ez, nolanahiko kontuak eta, arestian esan bezala, barruko zerbait ukitzen diote irakurleari.

Harkaitz Cano izan dugu euskarazko bertsioaren egile eta orain arte esandakoengatik (sintaxi soila, sustantiboak, adjektiboak eta abarrak arruntak…) aise sumatzekoa da itzulpen-lanak ez duela, printzipioz, konplikazio handiegirik erakusten. Hona, esate baterako, itzultzen erraz baina egundoko adierazkortasuna duten adibide pare bat, esandakoaren erakusgarri: “Altxatu nahi dudan gona bat da mundua” edota “…adimenaren demokratizazio behartua”. Hasi eta buka irakurtzeko moduko bertsioa lortu du, halere.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak