« Intimitatea | Oroimena ahanzturaren aurka »
Zein beste mundukoa / Karlos Linazasoro / Elkar, 2008
Haikuak eta aforismoak Javier Rojo / El Correo, 2008-11-08
Karlos Linazasorok poema liburu bat eskaini die euskal irakurleei, Zein beste mundukoa izenburupean. Eta zein bildumatan argitaratu den ikusita (Elkar etxeak argitaratzen duen “Bizi taupadak” izeneko bilduma, hain zuzen), gaztetxoei zuzendutako poemak direla zehaztu behar da. Linazasorok gustukoa du aforismoak idaztea, eta poesian aritzen denean ere, ia estilo markatzat hartu daitekeen zaletasun hori azaleratzen zaio. Izan ere, liburu honetan agertzen diren poemak poema laburrak dira, askotan hiru lerrokoak besterik ez, haikuak izango balira bezala. Eta aforismoak idazterakoan gertatu ohi den bezala, honelako poematxoak idazterakoan ere idazleak joera handia erakusten du paradoxak agertzeko. Paradoxak neurri handi batean islatzen du begi aurrean dugun munduak sortzen duen harridura, halako mundua ez baita guztiz ulergarria gertatzen, bere alde ilun eta ezkutuekin.
Liburu honetan gai bat eta irudi bat nabarmentzen dira. Gaia, maitasuna da. Norberak dituen hutsuneak (bakoitza osatugabeko izakia baita) betetzen laguntzen du maitasunak, norbera “norberagoa” izan dadin, hemen ere paradoxa nagusi delarik: maitasunak norberak dituen hutsuneak nabarmentzen dituen neurri berberean, hutsune horiek gainditzeko aukera ematen baitio, bestearengan aurkitzen baitu batek ments duena. Trenaren irudia, bestalde, existentziaren eguneroko bizitzetatik bidaia luzeak erritmo motelean egiteko balio zuten tren arruntak desagertzen direlarik, trenak ia mitiko bihurtzen dira, eta beren izaera metaforikoa nabarmentzen da. Trena existentziaren metafora izan daiteke, eta inpresio hau handitu egiten da liburu honetako beste sail batean agertzen diren haikuak ikusita, Linazasorok hilabete bakoitzari haiku bat eskaintzen baitio, naturalezaren erritmoetan oinarrituta. Haikuak dira poema gehienak, eta honek esan nahi du batzuetan poemak txinparta modukoak direla, irudi distiragarriak. Besteetan, naturaleza begiratzean sortzen diren inpresio xumeak dira, eta noizean behin, hizkuntzarekin jolas egiteko gonbitak. Eta poema hauek haiku izateak justifikatzen du liburu hau gaztetxoentzako bilduma batean agertzea, zeren laburrak, itxuraz sinpleak, hizkuntzarekin egindako jolasak izateak hurbildu baititzake poema hauek gaztetxoen mundura. Existentziaz hitz egiten dute, ordea, eta nago irakurle helduek hobeko baloratuko dituztela.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro