kritiken hemeroteka

8.635 kritika

« | »

Abeslari burusoila / Eugene Ionesco (Jon Muñoz Otaegi) / Ibaizabal, 2001

Absurdua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2002-03-02

Aspaldi esanda utzi nuen apatridak gustatzen zaizkidala, apatrida errumaniarrak batez ere, izan ere apatri da batek, denik eta apatridena, denik eta apatridenetan apatridena baldin bada ere, aberri bat izan du lehenago, bera ukatzeko edo bertatik ihes egiteko. Apatrida errumaniarrek (Cioranek, Paul Celanek) Errumania noski; apatrida euskaldunek Euskal Herria bezalaxe. Baina desberdina da. Errumania bazen zerbait, eta Bigarren Mundu Gerra Ondoren auskalo zer bilakatu zen; puska handiak kendu zizkioten berari. Batzuek diotenez, apatrida izatea absurdua da guztiz. Logikaren arrazoiaz gidaturik diote denok dugula lurralde bat, denok garela nonbaitekoak, eta nahiz uko egin gure sorterriari, sorterria hor dagoela betiko. Halakoek ez dakite batek uka dezakeela bere sorterria nahi duen bezainbeste, sorterriak ere bata nahi duen beste ukatzen baitu. Halaxe dira kontuak. Askotan sorterriak berak egiten digu lehenago uko. Konturatzerako ez gara: ez hemengoak ez hangoak ez gara, ez nongoak ez inongoak ere.
Ez gara eta kito. Noski, honelako argudiorik ez dute onartuko logikaren arrazoiaz gidaturik dabiltzan jende prestu zintzo onbera-berakoek, denok garela ezer esango baitute, denok garela, denok garela inongoak. Ez nago ados, izatea bezalakoxea baita ez izatea. Edo Sokrate baino lehenagoko filosofo hark, Heraklitok hain zuzen, esan zuen bezala: “Tximistargiak mundu osoa hartzen du mende”. Zer esan nahi ote zuen? Liburu bat idatzi zuen ia Heideggerrek esaldia argitzeko. Denok dakigu dagoeneko logika azken muturreraino eramanda absurdu bilakatzen dela. Umeek galdera egiten dutenean bezalaxe da. “Aita, zergatik da itsasoa urdina?”. Behin erantzunez gero, horra hor galera, ez baita galdera-katea geldituko, eta azkenik isildu behar, azken erantzuna absurdua delako. Baina ez dakit zer den absurduagoa, Ionescoren anzterki-lan hau, zoragarri itzulita dagoena ala Heideggerren saioa. Logika eta logikak daude, izan ere. Eta guri itsusiena tokatu dantzarako, emakume beltz, abeslari eta burusoila.

Azken kritikak

Esker onak
Delphine De Vigan

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Enarak
Bernardo Atxaga

Irati Majuelo

Ez da erraza gizon on bat aurkitzea
Flannery O'Connor

Aritz Galarraga

Moebiusen ertzak
Garazi Kamio

Joxe Aldasoro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Mikel Asurmendi

Odola kantari
Unai Elorriaga

Asier Urkiza

Rosa Parks: Nire istorioa
Rosa Parks / Jim Haskins

Nagore Fernandez

Eguna hasteko olerkiak
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Mikel Asurmendi

Silueta
Harkaitz Cano

Iraitz Urkulo

Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

Mikel Asurmendi

0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar

Maddi Galdos Areta

Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Aiora Sampedro

Artxiboa

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

Hedabideak