kritiken hemeroteka

8.766 kritika

« | »

Abeslari burusoila / Eugene Ionesco (Jon Muñoz Otaegi) / Ibaizabal, 2001

Absurdua bezain sakona Igor Estankona / Deia, 2002-02-22

Itxurazko kontraesan horretan oinarritzen den teatro lana itzuli du Jon Muñoz Otaegik, azertu handiarekin gainera. Ez da erraza absurduari bere horretan eustea, alde batetik antzerkia izateak dakartzan mugapenekin eta bestetik berbetan —edo berauen nahasketan— hain oinarrituta dagoen obra izakeran. Ionescoren konstanteetako bat da, izan ere, egunero izaten ditugun elkarrizketen alde zentzubakoa azaleratzea. Inora ez daramaten esaldiak dira nagusi liburu osoan zehar. Badirudi hizkuntzak dituen mugen inguruko hausnarketa antzeko bat dela. Berba egin eta ezer ez esatea baita, funtsean, komunikazio deitzen dugunaren ezaugarrietako bat.

Horregatik zorabio antzeko bat ematen dute lehenengo orrialdeek. Pertsonaiak trazo lodi eta lauso batzuk baino ez dira, abiaburu eta helmuga zehatzik ez dutenak. Gero, apurka-apurka, abiaburua zein helmuga bigarren mailako zeozer direla konturatzen da irakurlea. Ingelesen way of life arinari egindako kantu satirikoaren itxura daukan hori kritika unibertsal bihurtuz doa. Hasieran liburuaren izenburutzat “Ordu ingelesa”, “Big Ben erokeriak” edo “Ingeleseko ordu bat” zituen pentsatuak, obraren oinarrian kontestutik ateraz gero absurdua suertatzen zen ingelesa ikasteko metodo bat baitzegoen. Hala ere ikusleak ez baldintzatzeko beste titulu bat otu zitzaion, “Abeslari burusoila”, “Maistra ile-horia” esan behar zuen lekuan aktoreetako batek, trabatuta, bi hitzok baino gauza hoberik ezin izan baitzuen esan. Pasarte honek laburbiltzen du apurketa-lan zoroaren zentzua.

Tituluaren inguruko gorabeherak zein autoreari buruzko datu esanguratsuak dakartza liburuaren hitzaurreak. Guztiak datoz, halaber, garaiari buruzko datuekin. Antzerkia erdi-lo zegoen garai batean isilik hasi zen iraultza haren lekukotza ederra ematen dute orrialdeok, eta baita Ionesco gehiegi ezagutzen ez dugunontzako oinarri ona ere. Irakurketa erraza eta arrazionala nahi dituenak beste lan batzutan bilatu beharko ditu, baina ukaezina da ondo etorria izaten dela askotan apurketa. Obra desberdin eta ezinbestekoa da “Abeslari burusoila”. Askotan gogoratzen da bat, hurrengo egunetan, Ionescoren planteamenduaz: eguneroko bizitzak dituen paradoxa eta inertzietaz. Ahoa hitzez beteta eta burua beste leku batean dituen jende honek gogorazten digu gu ere batzutan hala gabiltzala, gidoirik gabeko zurrunbiloko pertsonaiak baino ez garela.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa

Nagore Fernandez

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak