« Ateaz bestaldekoa | Absurdua bezain sakona »
Argazkiei begira / Karlos Santisteban / Ibaizabal, 2002
Iragana oroituz Javier Rojo / El Correo, 2002-02-20
Karlos Santisteban idazle lurrorotako (Elhuyaren hiztegiak dixit) eta oparoaren eskutik eleberri bat agertu berria da, “Argazkiei begira” izenburua duena. Pertsonaia nagusiak argazki batzuei begiratzen dien bitartean, bere bizitza osoa gogoratzen du. Eleberria osatzen duten atal guztiek planteamendu bera dute: hasieran hirugarren pertsonan hitz egiten du narratzaile batek kontatuko denaren aurkezpen txikia egiteko, gero, protagonistak lehenengo pertsonan bere bizitzaren berri emango du. Batzuetan, eleberriak XX. mendearen bigarren erdiaren kronika itxura du, batez ere, gerra ondoko urte ilunei buruz aritzen denean. Bestelako gauza baten aurrean gaude, ordea. Protagonista berezi samarra dela esan daiteke, zeren bizitza osoan zoritxarraren atzaparretan behin eta berriro erori eta jazartzen dion patu horri ezin egin baitiezaioke ihes. Irakurleari harrigarria irudituko zaio nola pertsonaia horrek, hainbeste atsekaberen eta zorigaitzen aurrean, konta dezakeen hori guztia halako estilo erretoriko eta hanpatuegi baten bidez, eta, beharbada, pentsatuko du kontatzen zaiona ironiarekin irakurri behar duela. Eleberriaren bukaeran, egin duen aukera, hau da, irakurketa ironikoarena, egokia izan den ala ez egiaztatu ahalko du.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro