kritiken hemeroteka

8.475 kritika

« | »

Altxor uhartea / Robert Louis Stevenson (Maria Garikano) / Elkar, 2008

Altxor uhartea Lorea Amilibia / Deia, 2008-06-03

Altxor uhartea abenturazko eleberrien artean biribilena omen da, eredugarria. Jom Hawkins gazteak uharte baten mapa aurkitzen du pirata baten kutxan:mapa hark Flint kapitain pirata ospetsuaren altxorra non dagoen lurperatuta adierazten du. Eta espedizio oso bat abiatzen da haren bila Hispaniola belaontzian.

Onak eta gaiztoak daude, Jim Hawkins protagonista edo kapitaina alde batetik, eta piratak bestetik, Silver Luzea buru dutela; baina Stevensonek jakin du giza ariman arakatzen eta gizakiaren alde agerikoak eta ezkutukoak nabarmentzen nobelan zehar abenturen harian; hala, gertatzen da Silver piratak baduela alde ilun bat, baina, aldi berean, ateratzen zaizkio bere alde argiak, gizatasunezkoak ere.

Altxor uhartea irakurtzea abenturak bizitzea da, eta abentura beti da arriskutsua eta horregatik baita zirraragarria ere.

Arriskuan eta egoera larrietan giza arima ateratzen da, ordea, eta hor beldurrak, bertuteak, miseriak eta bestelako giza ezaugarriak erakusten dira. Bai, dudarik gabe, Altxor Uhartea abenturazko nobelen artean biribila eta eredugarria da. Eta Robert Louis Stevenson maisu agertzen da, klasiko bat, hitzaren esanahirik ederrean.

Eta klasikoa dela aipatzen denean, esan nahi da Altxor uharteak berebiziko garrantzia izan duela piratei buruz dugun imajinarioa sortzeko; Stevensonek piratak mapekin lotu zituen, goleta beltzekin, uharte tropikalekin eta marinel hankabanar sorbalda gainean loro bat daramatenekin. Gero, zinemak, komikiak eta bestelakoek sakondu eta harrotu dute irudi hori, baina piratek gure irudimenean duten izaera eta indarra Stevensonen liburu honen zordun dira neurri handi batean, nahiz eta Stevenson berak aitortu zuen beste hainbat idazleren lanek oihartzuna badute bere obran; hala, Daniel Dafoe aipatzen du, Edgar Allan Poe eta batez ere Washington Irving.

Liburu honen balioa literaturatik harantzago doa, kulturarekin du zerikusia, gure imajinarioaren egituratzearekin, eta erreferente bat da, baita irakurleak egiteko ere.

Liburua lehen edizioetako marrazki ikusgarriekin dator. Itzulpena Maria Garikanok egin du, bikain egin ere, euskal itzulpenean erreferente bat izateraino.

Dastatu beharreko liburu bat, ezbairik gabe.

Azken kritikak

Zero
Aitor Zuberogoitia

Amaia Alvarez Uria

Oihaneko ipuinak
Horacio Quiroga

Aiora Sampedro

Carvalho Euskadin
Jon Alonso

Mikel Asurmendi

Egurats zabaletako izendaezinak
Rakel Pardo Perez

Jon Jimenez

Antropozenoren nostalgia
Patxi Iturregi

Asier Urkiza

Barrengaizto
Beatrice Salvioni

Nagore Fernandez

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Berbelitzen hiztegia
Anjel Lertxundi

Mikel Asurmendi

Haize beltza
Amaiur Epher

Jon Jimenez

Coca-Cola bat zurekin
Beñat Sarasola

Asier Urkiza

Girgileria
Juana Dolores

Nagore Fernandez

Berlin Alerxanderplatz
Alfred Döblin

Aritz Galarraga

Teatro-lanak
Rosvita

Amaia Alvarez Uria

Artxiboa

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

Hedabideak