kritiken hemeroteka

6.938 kritika

Azken kritikak

« | »

Satanen seme / Charles Bukowski (Mikel Olano) / Elkar, 2007

Erraietatik Alvaro Rabelli / El País, 2008-05-12

Hirurogeita hamar urte zituen Charles Bukowski estatubatuar idazleak Septuagenarian Stew 1990ean plazaratu zuenean. Liburuak kontakizun laburrak eta olerkiak biltzen zituen, eleberriekin batera autorearen generorik gogokoenak. Satanen seme izenburupean euskaraz datozkigu liburu horretako kontakizunak, hogeita bat guztira. Satanen seme (Son of Satan) hain zuzen dugu liburu osoari izena ematen dion lehendabiziko kontakizuna.

Horretan eta beste batzuetan ere egilearen beraren pasarte biografikoak ageri-agerikoak dira. Horrela, kontakizunak Bukowskiren gaztarora garamatza, bortxaz eta gaitzespenez beteriko haurtzaro eta gaztarora, bai aitaren partetik, bai eskolako ikaskideen partetik jasoak. Txikitan jasotako egoera horrek gerora zerikusi handia izango zuen idazlea izatearekin, bai eta hartuko zituen literatura eta mundu ikusmoldeekin ere.

Oroitzapen horiek eta bestelakoak liburuko beste kontakizunetan zehar dabiltza, alderrai alkoholikoa izan zenekoak, lanbide triste eta aspergarri ugarietatik pasa zenekoak edota zahartzarokoak gogora ekarrita.

Izan ere, bere liburu guztietan bezalaxe, kontakizun hauetako protagonistak pertsonaia xumeak, gizagaixoak eta arloteak dira, bazterrean gelditu diren gizakiak finean. Horrelakoxea da Bukowskiren literatura: gordina. Estatu Batuetako errealismo zikinaren zale honek egundoko eragina izan du garaiko idazleengan, eta ez da arrasto txikia euskal literaturan ere utzi duena.

Eraginaz gain, zenbait olerki eta Pulp eleberria ditugu euskaraz irakurtzeko. Bere lan guztiek Estatu Batuen dekadentziaren adibidea ematen digute, ikuspegi gogor eta nihilista batetik begiratua. Bere literaturak egoera hutsalak, gupidagabeak eta zikinak esanguratsu bihurtzeko gaitasuna du, zuloaren sakonetik botatako begirada da. Gordina ere bada bere idaztankera, zakarra, singlea eta biluzia, ironiaz betea, baina, aldi berean, lirismo adierazkor puntu bat ahaztu gabe.

Bukowskiren zale ugariek badute zer gozatu Satanen seme honetan.

Azken kritikak

Hirutter
Nerea Arrien

Peru Iparragirre

Joanak joan
Jon Etxaide

Aritz Galarraga

Hadji-Murat
Lev Tolstoi

Javier Rojo

Populismoaz
Joseba Gabilondo

Mikel Asurmendi

Hitzontziak
Xabier Montoia

Aiora Sampedro

Gailur ekaiztsuak
Emily Bronte

Joannes Jauregi

Honetara ezkero
Arantxa Iturbe

Iratxe Esparza

Barbaroak baratzean
Luis Garde

Hasier Rekondo

Goldsmithen ikaslea
Joxean Agirre

Javier Rojo

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Alaitz Andreu Eizagirre

Horma
Anjel Lertxundi

Jose Luis Padron

Bihotz handiegia
Eider Rodriguez

Amaia Alvarez Uria

Elurra ikusi dut
Xabier Lete

Felipe Juaristi

Gu orduko hauek
Garazi Arrula Ruiz

Estibalitz Ezkerra

Artxiboa

Urtarrila 2018

Abendua 2017

Azaroa 2017

Urria 2017

Iraila 2017

Abuztua 2017

Uztaila 2017

Ekaina 2017

Maiatza 2017

Apirila 2017

Martxoa 2017

Otsaila 2017

Hedabideak