« Amodio galduaz | Erraietatik »
Bi hitz / Garazi Goia / Alberdania, 2008
Bi hitz Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-05-11
Bi hitz baino gehiago dira maitasunaren hondamena eta obsesioa datorrenean burura etortzen zaizkizunak. Eta horixe da Garazi Goiak bere lehenengo eleberrian kontatu nahi diguna. Hitzekin jolastu, gozatu egiten du. Terapia lana nabaria ere egiten du, izan ere, barruko mamuak uxatzeko bideak anitzak dira. Eta bat literaturak eskura ezarritakoa da.
Bidaltzen diren gutunak eta aitortzen ez diren sekretuak sekula bidaliko ez diren gutun itxuran. “Inoiz bidali ez nizun lehenengo eskutitza. (…) Mesedez eskatzen dizut. Ni prest nago orain arteko guztia ahaztu eta istorio berri bat hasteko. Zuk nahi duzun bezalako istorioa, nahi duzun lekuan eta zuk ezarritako arauekin. Mesedez.”
Mina, eta hortik harago ezereza. Eremu labainkorra, beti ezezaguna, arriskutsua, betiko gal zaitzakeena.
Harrigarria da min batek irauten duen bitartean sortzen den itsutasuna, eta hori ondo islatzen du liburuak, edo kontakizunaren hariak.
“Akaso egunen batean kontatuko didazu zure borondatea oztopatzen zuen arrazoia zein edo nor ote zen”.
Ez-denbora deitzen zaio horri, sekula santan bat egingo ez duten lerro zuzen biren istorioa.
“Zeintzuk dira zure bi hitzak? / Dena ezerrez. / Ezerrez dena. / Eskerrik asko. / Bi muxu. / Zainduko zaitut. / Momentua bizi. / Carpe diem”.
Behin-behineko itsutasunak, baina, gauza on bat du: Halako batean klik egin eta esnatu egiten zarela.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez