« Azala eta mamia | Gaueko gezurrak »
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa / John Boyne (Mirentxu Larrañaga) / Alberdania, 2007
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa Mikel Garmendia / Eizie.org, 2008-01-08
Zail da, zail denez, halako arrakasta izan duen eleberriaren gainean laudorioez bestelako kritikarik egitea. Pijama marradunaz jantzitako mutikoa eleberriak badu, ordea, nire ustez, zer kritikatua.
Eleberriaren gai nagusia holokaustoa da eta, egia esan, ez dut ulertzen zer dela eta dioten editoreek eleberri hau argumentua zein den jakin gabe irakurri behar dela. Izan ere, eleberriaren hasieratik beretik iradokitzen zaigu gero etorriko zaiguna. Gertakarien kontaketa bederatzi urteko mutiko baten ikuspegitik egina da, Bruno izeneko mutikoaren ikuspegitik. Planteamendua interesgarria da berez, baina esango nuke inozoegi, ezjakinegi azaltzen zaigula protagonista eta horrek kendu egiten diela sinesgarritasuna gertakizunei.
Autsbiz-eko —hala idatzia baitator eleberrian— kontzentrazio-esparruaren buru izendatzen dute Brunoren aita. Hala, Berlinen lasai eta pozik bizitzetik kontzentrazio-esparruko hesiaren ondoan bizitzera pasatuko da. Guztiz asperturik eta bere esploratzaile-grinak bultzatuta, laguntxo bat egitea lortzen du isil-gordeka: Shmuel, pijama marradunaz jantzitako mutikoa. Elkarren beharrean daude mutiko biak, hesiak banatzen ditu, eta elkarrekin egon behar horrek hesiaren alde batera eramango ditu biak ala biak, eta horrexek baldintzatuko du eleberriaren amaiera.
Esan bezala, nekez onartuko du, nik uste, irakurleak Bruno bere inguruan gertatzen ari denaz ez konturatzea; sinesgarritasuna falta zaio alde horretatik. Hala ere, ongi lortua dago, behin inozotasun hori onarturik, tentsioak gero eta gehiagora egitea eta horrexek eusten dio arretari eta horrexek bultzarazten du irakurlea etenik egin gabe irakurtzen jarraitzera amaierara arte. Amaiera ere oso lortua da. Bruno eta bere arrebaren arteko harremana ere oso egoki karakterizatua da eta horrek konpentsatzen du beharbada eleberria sinesgarritasunari dagokionez. Sinesgarritasunaren kontu hau, jakina, oso da eztabaidagarria, ez baita berdina izango heldu baten irakurketa eta Bruno edo Shmuelen adin bereko batena. Zalantzarik gabe, balio handiagoa izango du adin horretako irakurleen pertzepzioak. Zeren eleberri hau, Roberto Benigniren Ederra da bizitza lan bikaina ez bezala, bederatzi urteko mutiko baten ikuspegitik baitago kontatua, nahiz eta hirugarren pertsonan idatzia izan.
Itzulpenaz denaz bezainbatean, ondo bete du helburua Mirentxu Larrañaga itzultzaileak. Helburua zein den? Hona Petra Elser-ek egunotan emandako artikulu interesgarrian argi eta garbi adierazia: Xede-hizkuntzako irakurleak pertsonaia sinetsi baldin badu, harekin sufritu eta gozatu badu, kosta egin bazaio gauean argia itzaltzea, itzultzaileak bere helburua bete duen seinale.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi