« Hitzen mekanika magikoa | Maitasunaren babesean, eguneroko kafearekin »
Satanen seme / Charles Bukowski (Mikel Olano) / Elkar, 2007
Bazterreko iparramerikarren poeta Karlos Del Olmo / Eizie.org, 2008-04-08
Mozkorti mitikoa. Borrokalari porrokatua. Apustulari lehiatua. Erromantizismo ezkutuko erromantikoa. Azken beatnika. Lehenengo punka. Literatur giroetan arrotza, literaturzaleen bihotzetan kutuna. Zabor literatura deitzen izan diote batzuek Bukowskik ezin hobeto ordezkatzen duen literatura motari. Idazketa lizun eta lotsabakoa beste batzuek. Ez gutxik harenari literatura handia diotsote. Banaka batzuek, ordea, literatura hutsa dela aldezten dute, ez gehiago, ez gutxiago. Errealismo zikina. Adjektiboak asko, testua, bakarra. Nondik, zer dela-eta hainbeste etiketa, bederen gure inguruko plazetan? Ingelesez zuzenean leitu ez zuen euskaldunak, euskaraz berandu samar ezagutu zuen Poema antologia (Susa, 1997) eta Pulp (Txalaparta, 2002) lanei esker. Frantsesez, gehixeago eta lehentxeago. Eta gaztelaniaz ere haboro eta arinago… baina ez behar bezain ondo itzulita. Eta aldez, horixe da idazlearen inguruan eratutako gaizki ulertu eta etiketa (oker?) askoren jatorria. 1960. urtetik aurrera, Europara lehen lanak heltzen hasi zirenean, espainiar argitaletxe eta ustezko aditu batzuek narratzaile zikin, ausart eta pornografo gisa aurkeztu zuten. Izan ere, izenburuek eurek, aldez, hala izatea bideratu zuten: Notes of a Dirty Old Man; Erections, Ejaculations, Exhibitions and General Tales of Ordinary Madness ikusi besterik ez dago. Baina Charles Bukowski poeta ere bazen, eta haren poemetako eduki guztiek ez dituzte lantzen kontagintzako izenburuek irudikarikoen moduko haragikeriarik edo bazterrekorik. Bukowski, pertsona moduan, pertsonaia kontraesanez betea izan omen zen. Emigrante pobre eta (gehienetan borondatez) langabetuaren bizimoduak pertsonalitate lardats eta basati samarra eratu eta agertzera eroan zuen, nahiz eta haren azpian, kapitalismo ankerraren muinean barik, gizarte bazterretan besterik aurki ezin daitezkeen sotiltasun eta bizi sentipenen jabe zen poeta. Baina haren poesia gutxiago ezaguna da, sekretuago gertatu da askorentzat.
Errealismo zikina etiketa asmatu zuten kritikariek Bukowskiren lana izendatzeko; gero, izendapen hari etekina ateratzearren, beste egile batzuei erantsi zieten. Hala, tropel berean kide izan zituen Raymond Carver, Roger Wolfe… Nihilismoa eta bizi poza, hara hor Charlesen ezaugarrietako batzuk. Eta kalekume arrunt eta baztertuen hizketa molde poetizatuak, jakina: “Gustukoak ditut gizon esperantzagabeak, hortz apurtu eta destino hautsien jabe diren gizonak. Emakume doilorrak ere gustatzen zaizkit, urdanga mozkortuak, galtzerdiak erdi jausita eta zimurtuta, aurpegiak makillaje merkez beteta dauzkatenak. Atseginago ditut perbertituak santuak baino. Baztertuen artean ondo nago ni neu ere baztertua naizelako. Ez zaizkit legeak, moralak, erlijioak edo arauak gustatzen. Ez dut gogoko gizarteak ni gobernatzea”.
Alemanian 1920an jaioa, Los Angeleseko auzorik pobreenetan bizi izan zen noiznahiko ipuin idazle oparoenetako bat. Elkarrek argitaraturiko ipuin bilduma honetan ere estilo itxuraz kasual horrek (arreta handiz Literatur itzulpena hedabideetan – EIZIE artatu gabea), narrazio tolesgabeak Hemingwayren ondoan jartzen dute, lantzen zituen gaiek, ordea, Céline eta Henry Millerren parean. Eta gizartea gogor kritikatu arren, Barfly pelikulako gidoia idatzi zuen, arterik kapitalistarenean parte hartuta. Dena dela, liburuak plazaratzerakoan, gustukoagoak zituen argitaletxe txiki eta bazterreko samarrak. Kontraesanak natural-natural onartzen zituen, bereak eta inorenak, aberats okitu hipokritenak izan ezik.
Eta idazlearen literaturaren ezaugarriak gorabehera, Bukowski ez dago gehien saltzen diren egileen artean; ulergarri gertatzen da, bestalde, edukiek mina ematen dutelako, gauza gogor eta mingarriak, jende erosoak entzun gura ez dituen gai gordinak narratzen dituelako. Pertsonaiak parte ilunekoak dira, eguzkitan ikusi ohi ez direnetakoak. Eta idazlanak berak drogamenpekotasun moduko zaletasunak edo erabateko arbuioa eta nazka eragiten dituztenetarikoak. Genetek eta Sartrek Iparramerikako poetarik txarrena zela esan zuten. Feministek matxismorik nazkanteena, misoginia leporatu zizkioten; berak, ordea, erantzun eman zien gizonik ziztrinenak aurkezten zituenean, ezer ez ziola inork kritikatzen, alegia, gizatxarrak aurkeztea ez omen zela bekatu, berak txartasunean eta doilortasunean antz-antzekoak aurkezten zituela gizonak eta emakumeak. Liburuko letrei alkohola, zigarro kea eta usain ez oso atsegin batzuk darizkie, ia murtxikatuz gero ok eragiteko modukoak; ordea, haietan urregorriaren bila dabilenak beti aurkituko du ohiz kanpoko altxor poetikoren bat.
Ez da erraza Bukowskiren prosa itxura errazekoa baina zailtasun ezkutu askoren jabea euskaraz ematea, eta Mikel Olanok itzulpenean euskara zikina erabiltzeko saioa egin behar izan du Xarles zaharraren usaina ekartzearren. Eta une gogoangarri batzuk lortzen ditu, itzulpen arin-arina. Ingelesetik zuzenean itzultzea ezinbestekoa genuen gaztelaniazko itzulpenetan izandako zenbait laprastada zuzenduko baziren. Nahiz eta, seguru asko, bizirik egonez gero, Bukowski ezaxolati agertuko bide zen bere lanen itzulpenen gainean, “edan besterik ez” zuelako nahi. Edo baliteke itzultzailea eta irakurleak trago batzuk jotzera gonbidatzea (ala haien gonbitearen zain geratzea?), “nitaz gain, alkohola delako mundura jaio den gauzarik onena”. Edo irribarre ironikoz esango “zer edo zer txarra dela uste badut, halaxe adierazten dut, berdin diola emakume, gizon ala umetxo izateak”? Azken buruan, “kritikarien erasoak atsegin” ei zituen santu izan nahi ez zuen edale hark.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres