kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Elurra / Orhan Pamuk (Monika Etxebarria / Fernando Rey) / Elkar, 2007

Negua Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-03-28

Euskal literaturaren egoera ikusita, miresgarria iruditzen zait Elurra izeneko liburua kaleratu izana. Ez dezan inork nire hitzak gaizki interpretatu, esan behar dut orrialde kopuruagatik ari naizela; ez testuaz. Ehun orrialdeko liburuak ozta irakurtzen badira, bostehunetik gorakoak, suposizioa baino ez da, are nekezago irakurriko dira. Hala ere, oso liburu atsegina da, gomendagarria guztiz.

Orham Pamuk-ek Nobel Saria irabazi zuen, ez da urte asko. Irabazleen artean gazteenetakoa omen da. Ez naiz hasiko Nobela irabazteko Pamuk-ek izan ditzakeen arrazoiak aztertzen, are gutxiago epaitzen. Idazle ona iruditzen zait, literaturari buruz ditudan ereduen artean, jakina. Ezingo genuke, bestela, literaturari buruzko irizpide sanorik izan. Gutxi irakurtzen da, ordea, eta irakurtzen dena norberaren aurreiritzien belotik igaro ondoren. Badakit errazago dela gustu kontua aipatzea, gustu kontuak gustuarekin zerikusirik balu bezala.

Pamuk idazle errealista da, nobela honetan, bederen. 2001ean argitaratu zuten eta kaleratu bezain azkar eztabaida eragin men Turkian bertan. Ez zen ia inor indiferente geratu. Militarrek salatu zuten ez zela zuzena haiei buruzko ikuspegia. Izan ere, Elurra zerbait izatekotan, erregimen militarista baten salaketa da, militarrek kurduen lurraldean (lehenago armeniarrena izan zen horretan) egin dituzten basakeria eta abusuen testigantza. Ez, militarrak ez ziren pozik geratu liburuarekin eta, oraindik Turkian agintzen dutenez, mehatxatu egin zuten idazlea.

Gure mendebaldean ez da halakorik egiten, noski. Ez dago beharrik. Idazle bat gustukoa ez bada, ez da irakurtzen; ez balitz bezala jokatzen da berarekin. Liburu bat gustukoa ez bada, baztertu egiten da eta zokoratzen; ez balego bezala jokatzen da berarekin. Gainerakoa isiltasunaren erresumakoa da. Isiltasuna baita, nik dakidala, defentsa modurik ironikoena. Eta ironia, mendekurik barregarriena. Elurrak dena estaltzen du, baina ez luzarorako. Udaberrian, urak handi etortzen dira, eta neguan estalitakoak azaltzen dira indar berriturik. Elurra ere ironikoa da, txantxa egilea.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak