kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Jainkorik bai ala ez? / Edorta Jimenez / Joxe Arregi / Elkar, 2007

Erlijioa hizpide Javier Rojo / El Correo, 2008-03-29

Joxe Arregiren eta Edorta Jimenezen eskutik datorkigun “Jainkorik bai ala ez?” izeneko liburu honetaz hitz egiten hastean, liburuaren izaera aipatu beharreko kontua da, izaera honek mugatzen baitu irakurleak bertan aurkituko duena. Azpititulua du liburuak: “Erlijioari buruz eztabaidan”. Eta horixe da liburuak aurkezten diguna, Joxe Arregiren eta Edorta Jimenezen arteko eztabaida, frantziskotar baten eta ateo baten arteko eztabaida, erlijioa hizpide. Beste aldetik, esan behar da liburua aurrez aurreko eztabaida baten transkripzioa dela (Uxue Alberdik egin du transkripzioa) eta, beraz, Arregik eta Jimenezek gaiak hala ekarrita ahoz planteatzen dituztela beren jarrerak. Joxe Arregiren abiapuntua “esanezina” da. Munduan badago zerbait, hitzen bidez ezin azal daitekeena, eta horrek eramaten du fededun izatera. Edorta Jimenezek, ordea, materialismoan kokatzen ditu bere oinarriak (bere materialismoa nahiko lausoa eta zehaztugabea bada ere, Jimenez poeta den aldetik, konturatu gabe ere, idealismorantz lerratzen baita). Arregiren diskurtsoa koherenteagoa da, elaboratuagoa; Jimenezen diskurtsoak, ordea, berehala apurtzen ditu jartzen zaizkion mugak eta gai batetik bestera jauzi egiten du ideien artean eraikitzen dituen erlazio pertsonalek hala bultzatuta. Eztabaida honetan ikusiko dugu erlijioarekin lotuta dauden hainbat gai agertzen direla: Jainkoaz eta Kristoz hitz egiten zaigu; eliza erakundeak munduko gauza batzuen aurrean Arregik bere esperientziaren lekukotasuna eskaini nahi du, inor ezertan konbentzitzeko ahaleginik egin gabe. Bere ideiak irakurrita, hala ere, ematen du eliza barruan jarraitzea zaila izan beharko litzaiokeela, elizak egiten dituen hainbat gauzarekin ez baitago ados. Edorta Jimenezek ateotzat hartzen du bere burua. Eta ateo askori gertatzen zaion bezala Jainkoaren irudiak kezkatzen du. Fedea eduki nahiko lukeela ematen du behin baino gehiagotan, solaskidearen hitzetan sinesteko arrazoiren bat bilatzen duela. Erlijioaren gaira hurbiltzeko liburu interesgarria eta atsegina da. Eta ez ahaztu: ahozko eztabaida bat da liburua, entzuten egongo balitz bezala irakurri behar du irakurleak.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak