« Arragoa | Autobiografia intelektuala »
Ero / Jon Martin / Elkar, 2007
Ero Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-03-30
Zoramena eta zorakeria ez dira gauza bera, eta sarri, zaila izaten da bata eta bestea bereiztea. Jon Martinek iipuin bilduma honetan zirriborroa egiten du, eromenaren, erokeriaren eta bere ondorioena. Batzuetan ondorioetara ailegatu baino lehen eguneroko istorio bat gureganatzen du, beste barik. Irakurlea inplikatu nahi du bilaketa horretan.
“Mina naturalago biziko bagenu kapaz ginateke estimulu askoren aurrean minik ez sentitzeko. Estimulu txiki batekin min jasangaitza sentitzen du, ordea, jendeak”.
Niri orijinala iruditu zait zoramena islatzeko asmoa. Ez dut esan nahi ipuinok erabateko orijinaltasuna daukatenik. Onar dezagun, literaturan ere ia dena asmatuta dago. Baina idazleak aurkitu du bide bat zoramenaren mugan ibiltzeko. Gure desorekak agertzeko. Izan ere, zoramena eta zorakeria batzuetan instant labur-luzeetan gertatzen diren “istripuak” dira. Eta ipuinotan argi geratzen denez, denok izan dezakegu horrelako “istripurik”. Batzuetan pizgarria baino ez da behar horretarako. Beste batzuetan, ordea, pizgarria bera izan ohi da erokeria.
“Musika nota bakoitzak hegan ikasten zuen, baina ez zuen aretoko irteerarik topatzen. Sabaia ukitu ostean elur bihurtzen ziren notak eta behera egiten zuten berriz. Zihoazenak eta zetozenak nahasten ziren airean”.
Bai, hor ez duzu zorakeria zantzurik ikusten. Agian gertakizun bat, anekdota bat baina zoramena tradizionaletik gutxi dago. Bai, nik ere pentsatu nuen hasieran, baina gero konturatu nintzen buruaren ihesaldi hori, instant hori batzuetan sentitu baino ez dela egiten, eta egia dela arin pasatzen den zerbait dela.
Azken batean, esaidazu entzule maitea, zer da zoramena eta zer zorakeria? Non hasten da eta non amaitzen da? Eta garrantzitsuena noren erizpidea da hori dena ezartzen duena?
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui