kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Gaueko gezurrak / Gesualdo Bufalino (Josu Zabaleta) / Alberdania-Elkar, 2007

Egiaren gezurrak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2008-03-21

Berandu ikasi zuen bizitzen; berandu hasi zen idazle arrakastaz gozatzen; berandu, jubilatu ondoren, ekin baitzion eleberrigintzari. Auto istripu baten ondorioz hil zen, berandu ere. Hirurogeita hamasei urte zituen Gesualdo Bufalinok (1929-1996), Cosimoko erietxean azken arnasa eman zuenean. Bizitza osoa literaturari eta bere amari eskaini zien, irakasle izan zen institutu batean.

Gaueko gezurrak liburuan presondegian itxita dauden lau lagunen historia kontatzen da. Erregea hiltzen saiatu direlako daude han. Aristokrata, ikasle, poeta eta soldadua dira lau lagunak. Azken gaua igaroko dute, hurrengo goizean hil egingo baitituzte. Ez da alferrikakoa lau lagunak direnak izatea; neurri batez Siziliako gizarte klase baten isla dira, erregearen aurka joka zezaketen bakarrak. Aristokrata espiritudun gizona da, lurraren ongarri; ikaslea, zientzia gizona, geroaren egile; soldadua, arma gizona, akziozkoa; eta poeta, edertasuna laburki eta hitzez adierazten dakien gizona. Lau mundu bildu dira ziega batean. Azken gau horretan bakoitzak istorio bana kontatuko du, gogoan iltzez bezala geratu zaion bizi puska. Oroimenaren ariketa da, kontagintzaren arlokoa guztiz. Oroimena narrazio suertea baita, gezurraren egiaztapen inkontzientea.

Bizitzak gertatutakoa oro oroimen bihurtzen du, alegia kontatzeko gai. Ez du bestelako zentzurik. Egia gezur da bilakatzen, eta gezurra, kontatzeagatik, literatura bihurtzeagatik, egia. Oroitzea berriro bizitzea baita, eta berriro bizitzea, heriotzaren bezperan, malenkoniaz beteriko jarrera izan daiteke, zentzu tragikoa duen ekintza edo keinu ironikoa besterik gabe. Ez baitago denbora berreskuratzerik; utzi egiten zaio bere ibilbidean, berarekin eraman gaitzan edo, bestela, apartatu egiten gara, doala denbora bere bidetik, gu geuretik ere joango baikara, ahal dugunean eta ahal bezala. Gezurrak gure baitako egiak ateratzen dituen bezala, errealitatearen goi-beheak ere argitzen ditu. Presondegian daudenek gezurren bidez besteak engainatu nahi dituzte, baina bizitzak jokatu egiten du eta dena alderantziz jarri ere bai. Horixe da literatura, azken finean, errealitatera iristeko modua, zuzenena ez bada ere, ederrena.

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak