« Egiaren gezurrak | Ipuin labur eta laburtuak »
Apaizac obeto / Jon Maia / Elkar, 2006
Apaizac obeto Goizalde Landabaso / Radio Euskadi, 2008-03-23
“Hor daude, nonbait, itsasoko bideak”… horixe da lan honen abiapuntu, itsasoko bideak, eta zehatzago, Ternua aldera zihoan bide hura, gure arrantzaleek hainbestetan eginikoa. Kontakizuna gatzatuta dago, eguzkiak kiskaldu. Irakurtzen zoaz eta abenturazaleok egindakoa jan egiten zaitu. Eta halako batean arropak urraturik sentituko dituzu, eta lainorik bako zerua, eta egurra eta kresalak uztartuko dira usain berezia sortuz. Irakurketak eramaten zaitu, antzinako abenturen erara kontatua, esana, norbera sartu egiten da abentura honetan. Eta bai, zeure onera itzultzen zara, zauden tokiaren goxotasunera, eta argazkiek erakartzen zaituzte. Erretratuek konta dezakete egun horietan gertatu zena. Izkribu zaharrak, antigoaleko erretratuak, norbaiti idatzitako gutuna, sepia koloreko argazkiak, egun eguzkitsuak, nekea eta barreak, soineko azulak, arribatzeak, itsasoratzeak.
Liburua kontakizuna baino zeozer gehiago da. Apaizac obeto abentura bat baino gehiago izan zelako. Lekukotasunen lekukotasuna da. Aspaldiko bide berrituak. Eta itsasoa. Itsasoa nonahi.
“Miscoun bi egun lehenagorako genuen hitzordua, baina egoerak eta itsasoaren egoerak utzi ez digunez, berandu heldu gara eta uharte osoa inguratzen duen hondartza zurian ez dago inor gure zain. Uhartea erabat laua da, ez da ezer ikusten hondartzaren metro eta erdi inguruko erliebearen atzean. Beothuk hondarretan baratu, eta uretatik hondartzara egin dugu. Erabat basatia dirudi.”
Une batzuetan Amerika berriz ere aurkitzen ari direla dirudi. Eta argazkiek laguntzen dute horretan, izan ere, koloretan ikusten diren nabigatzaileak dira kontakizuna ekarri digutena. Jon Maia bera da gertatutakoa ipuina bailitz esaten ari dena.
Erraz sartzen da bat istorioan, aise egiten duzu txalupa barrura, duela mende batzuetako arrantzaleen bizimodura, nahiz eta hitzok utzirik berehala zatozen 21.mendera, baleak desagertzear dauden sasoira, eta bale-arrantzontziak historiaren zati diren garaietara.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi