kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Don ibaiko ipuinak / Mikhail Sholokhov (Olga Martinez de Marigorta / Roberto Serrano) / Alberdania-Elkar, 2007

Historia bortitza Javier Rojo / El Correo, 2008-02-02

Mikahil Sholokhov (1905-1984) dugu Errusiako Iraultzaren ondorioz sortu zen Sobiet Batasunak mundura eman duen idazle gailenetako bat. Orain, Olga Martínez de Marigortaren eta Roberto Serranoren itzultzaile-bitartekaritzari esker, haren hasikinak irakurri ahal ditugu euskaraz, “Don ibaiko ipuinak” izeneko liburua alegia. Hasieratik bertatik gauza batez ohartu behar da irakurlea: narrazio liburu hori 1926an argitaratu zen eta ipuinak 1924tik 1926ra bitartean idatzi zituen idazleak, hogei urte inguru besterik ez zituela. Jakina, Sholokhoven bizitza-esperientzia ezin daiteke inola ere konparatu gaur egungo gazte batenarekin, ipuinak idatzi zituenenerako Lehenengo Mundu Gerra, Errusiako Iraultza eta honen ondoko gerra zibilaren esperientzietatik pasatua baitzen.

Gauzak honela, esan daiteke, idazle lanean hasi berria bada re, bere literaturan pertsona helduago baten ikuspuntua eskaintzen duela. Ipuinek iraultzaren ondoko gerra zibilean kokatutako istorioak kontatzen dituzte. Don ibaiaren inguruko lurraldean, iraultzaileak eta iraultzaren kontrakoak borroka etengabean murgilduta daude, azkenean nor nagusi aterako. Erdibidean herri xehea dago, borroka horien ondorioak jasaten. Gerra zibilarekin zerikusia duten istorio gogorrak kontatzen dira ipuin gehienetan, baina heriotzen eta bortizkerien kontaera amaigabean zentratzen bada ere, ematen du beti dagoela xamurtasunari aukera ematen dion zirrikituren bat, hondamendi horren erdian ere itxaropenerako lekua egongo balitz bezala. Istorio errealisten eredutzat har daitezke ipuin hauek, baina errealismo estuaren mugak gainditzen dituzte, errealitatearen deskribapenean oinarrituta ere sinbolizazioaren prozesurantz abiatzen baitira.

J.M. Lasagabasterren liburu baten izenburuan esaten zena errepikatuz, mimesitik sinbolora mugitzen da idazlea errealitate bortitz horren kontaeran. Bestalde, Sholokhovek jarrera ideologiko argia du, ez dago dudarik Iraultzaren aldekoa dela, edonola ere literatura egiten duenean ez du doktrinatzeko helburuarekin egiten, hori irakurlearen inperpretazioaren esku uzten du eta. Ipuinek tristezia ukitua duten znebaitetan. Gizakiek historia egiten duten neurri berberean sufritu egiten dute eta egoera horretan gizaki batzuek, xumeenek, gehienetan ez dute ahalmenik izaten historia bortitz horri aurre egiteko.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak