« J baten kulpaz | Zalditeria gorria »
Peaceful soldadua / Michael Morpurgo (Mirentxu Larrañaga) / Alberdania, 2006
Soldadu bakezalea Ander Irizar / Diario de Noticias, 2007-04-01
Gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da euskal editoreen artean liburu argitaratu berri samarrak aukeratzea beste hizkuntza batzuetatik euskarara ekartzeko. Batzuetan, inguruko erdaretara ere itzuli gabe egoten dira gainera; hemen hizpide dugun hauxe bera frantsesera itzulita dago, baina ez dago oraindik gaztelaniaz irakurtzeko aukerarik. Michael Morpurgo idazle ingelesaren Peaceful soldadua orain lau urte argitaratu zen Britainia Handian, eta bai kritikak eta bai irakurleek oso harrera ona egin zioten. Gure soldadu bakezaleak —peaceful hitzak ingelesez bakezale edo baketsu esan nahi baitu— zenbait sari garrantzitsu ere irabazi ditu, eta, horrela, ez da harritzekoa idatzi dituen dozenaka liburuetatik obra hau Morpurgoren beraren kuttunetakoa izatea.
Liburuaren azala ikusita eta Alberdania argitaletxearen Narrazioa sailean dagoela kontuan hartuta, irakurleak beste liburu mota bat espero dezake agian. Peaceful soldadua, ordea, gazte literatura izeneko horretan sailka genezake, eta halako bildumetan argitaratu da beste hizkuntza batzuetan. Beharbada, egokiagoa izan zitekeen Ostiral sailean-edo argitaratzea; izan ere, argitaletxeak berak sail horren azalpenean esaten duenez, helduen eta gazteen arteko zubi diren fikzio lanak biltzen ditu sail horrek.
Horixe islatzen da, besteak beste, liburu honetan; alegia, haurtzarotik gaztetasunerako eta heldutasunerako bidea. Tommy Peaceful izeneko mutil gaztea dugu narratzailea. Nekazaritza giroko herrixka ingeles batean jaioa, han bizitakoak gogoratzen ditu lehendabizi: gertakari gozo eta mingotsak, alaiak eta tristeak, baina, betiere, halako era idilikoan aurkeztuak. Eta gero, berriz, gerrako gorabeherak hartzen ditu hizpide, Lehen Mundu Gerrakoak hain zuzen. Baina gorabehera eta bizipen horien kontaketak ere halako abentura kutsua duela esango nuke, eta hori nolabaiteko oztopo gertatzen da kontatutakoen benetako lazgarritasunaz erabat jabetzeko. Ez dakit, ordea, hori akatsa ala bertutea den; izan ere, agian, irakurle helduari laua eta xeheegia gertatzen zaiona gozagarri gertatuko zaio irakurle gazteari.
Mirentxu Larrañagak itzulpenean erabilitako euskarari dagokionez, bestalde, gaiaren trataerari buruz esan berri duguna errepika dezakegu beharbada, baina, oraingoan, alderantziz: irakurle helduarentzat gustagarri dena —lexikoa, esapideak?— trabagarri gerta dakioke, apika, irakurle gazteren bati. Hala ere, ongi irakurtzen den liburua dugu, eta irakurleak, bai, euskara aberatsa aurkituko du, baina koska gaindiezinik ordea ez.
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres
Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola
Mikel Asurmendi
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza